Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Idazlehiaketa

XUHAR MARTELES SANCHEZ

F Maila Prosa aipamen saria
Xuhar Marteles Sanchez naiz. 8 urte ditut eta Beasainen bizi naiz. Murumendi eskolan 3. maila egiten ari naiz. Kirola egitea asko gustatzen zait, Murumendiko pelota eskolan, BKL-ko saskibaloi eskolan eta Beasain Ke futbol eskolan nago. Horrez gain gustokoa dut margotzea era irakurtzea. Oso pozik nago aipamena sari honekin.

BAGGIOREN PENALTIA

1994ean Roberto Baggio eta bere ekipoak Brasilen aurka futbol mundialeko finala jokatu zuten. Baggio Italiako selekzioaren futbolari  oso ospetsua zen. Futbolzaleek izar bat bezala ikusten zuten Baggio. Partidua 0-0 bukatu zen. Gero penaltietan 2-2 zihoazen eta Roberto Baggioren txanda iritsi zen. Oso urduri zegoen. Penaltia botatzeko prestatu zen baina gaizki atera zitzaion eta espaziora bidali zuen baloia. 

 

Egun bat eta gero, baloia Ilargira iritsi zen, Ilargiari bi buelta eman zizkion eta diztiratsuago bueltatu zen.  Ondoren, Artizarrean bost buelta eman zituen eta asko berotu zen. Handik, Merkuriora joan zen hegaka. Merkurion bi buelta eman zituen baloiak eta izugarrizko abiadura lortu zuen eta Marteraino iritsi zen. 

Marten estralurtar bat zegoen eta baloia ikusi zuenean ostiko bat eman zion eta Jupiterreraino bidali zuen. Jupiterren buelta bat eman zuen, baina handia zenez, denbora asko behar izan zuen eta azkenean, Jupiterreko ilargi batean gelditu zen eta 500 bote eman zituen. 

 

Planeta horretatik, Saturnoren eraztunera bidaiatu zuen eta helioz bete zen arinago bihurtuz. Ondoren, bate handi bat eman zuen eta Uranoren eraztunaren  kontra talka egin zuen. Uranoren eraztuna oso fina zenez, ia ia apurtu egin zen baina zorionez, ez zen ezer gertatu eta baloiak bere bidea jarraitu zuen. 

 

Egun bat pasa eta gero, Neptunon lurreratu zen. Neptunon hotza handia egiten zuen eta baloiaren tenperatura jaitsi zen eta eskerrak, ia ia eztanda egin behar baitzuen! Neptunotik Plutoneraino joan zen baina ez zen han gelditu eta berriro espaziora bueltatu zen. 

Planeta bakoitzak zerbait ona eman zion eta baloia alaitzen joan zen izar batean bihurtu arte. Baggio izarra deitu zioten astronomoek. 

 

Esaten dute norbaitek penalti bat huts egiten duenean eta zerura begiratzen duenean, Baggio izarrak dizdira egiten duela gogoratzeko akats batetik zerbait polita sortu daitekeela.