Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Idazlehiaketa

LEIZAR FURUNDARENA AGIRRE

E Maila Bertsoa aipamen saria
Hamar urte ditut eta 5.mailan nabil Andramendi Ikastolan. Parte hartzen dudan lehen aldia ez bada ere, horrelako sari bat irabazten dudan lehen aldia da eta poz handia hartu dut. Marraztea da gehien gustatzen zaidan afizioa, hala ere, musika, gitarra eta dantza ere gustatzen zaizkit eta asko gozatzen dut.
LEIZAR FURUNDARENA AGIRRE

EUSKERA

Doinua: Habanera

Oraindik jarraitzen dugu
ikasten ta erabiltzen,
atton-amonen hizkuntza
gu denon artean zaintzen.
Hori pentsatzen genuen
ez genuela baztertzen,
baina poliki-poliki
dena hasi da aldatzen.
Euskeraren egoera
oraintxe ez zait gustatzen,
kalean eta parkean
oso gutxi dut entzuten.
Baina zergatik ote da
hori ari naiz galdetzen,
euskerari zergatik ez
diogun denok laguntzen.