MARA VAZ DACUÑA
E Maila
Bertsoa
2. saria
Kaixo, nire izena Mara Vaz Dacuña da. Beasainen bizi naiz eta 12 urte ditut. 2014ko apirilaren 24ean jaio nintzen. Andramendi ikastolan, LH6ean nago aurtengo ikasturtean nire ikaskideekin batera.
Bertsoak txikitatik gustatu izan zaizkit, orain bertso eskolan ikasi eta gero nire bertso horiek irakurtzen ditudanean, zoriontasuna nabari dut bihotzean..
Askotan lagunekin eta familiarekin denbora pasan, antzeztean, bertsoak sortu edo abestean… Ikaragarri ondo pasatzen dut.
BERTSOLARIAZ GAIN, BIHURRIA ERE BA NAIZ ETA HORI GUSTUKO DUT!
NIRE OIHUAK
Munduan hainbat arazo
kezka edota ardura
hemen guri berdin zaigu
herrialde ta kultura
denak gara desberdinak
ez du inporta itxura
gerra batzuk egoteak
ematen dit negargura
enpatia eduki behar,
ez beti beitu barrura
beste milioika pertsona
daude beidau ingurura
jakin ez diela eoten
gerran daudenak gustura
lagundu diezailegun
ohiukatzen dut mundura!
DOINUA:HABANERA


