Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Idazlehiaketa

LEXURI BASTIDA AIESTARAN

E Maila Bertsoa 1. saria
Ni Lexuri Bastida naiz. 2014ko otsailaren 14an jaio nintzen, eta Altzagan bizi naizen arren, Beasaingo Andramendi Ikastolan ikasten dut. 6.mailan nago eta 12 urte ditut. Marraztea, musika, saskibaloia, dantza, bertsolaritza... dira nire zaletasunak. Eskolaz kanpo saskibaloian, bertsolaritzan eta Zirkuolan ibiltzen naiz. Etorkizunean kazetaria izan nahi dut.
LEXURI BASTIDA AIESTARAN

MAITA GAITEZEN

Gizarte hon(e)tan gure itxurak a zer garrantzia duen 

baxua izan edo altua 

izan argal edo gizen 

ispiluaren aurrean jarri 

eta gorputza tapatzen 

nahiz eta esan ez du axola ez dugu hori pentsatzen 

Beti ibili ohi gara gure 

gorputza onartu ezinik 

besten itxura epaitzen eta hitz egiten azaletik 

itxura ez dena begiratzen 

egin gabe ahaleginik 

bada garaia, maita gaitezen kanpotik eta barrutik 

Doinua: Beti penetan beti penetan