JOANE ENPARANTZA MARGARI
AMA
Beti egon direnak zure ondoan, laguntza behar zenuenean hor zegoena laguntzeko prest, asko maite zaituena… Horixe izango litzateke ama baten definizioa, ondo ikasia dut.
Kaixo! Eider naiz, 11 urte ditut, euri asko egiten duen herri txiki batean bizi naiz, neska lasaia naiz, ile gorria dut udazkeneko hostoek bezalakoa eta maite dut irakurtzea. Orain dela 2 urte nire gurasoak banandu egin ziren, ez zen sorpresa handia izan, espero nuelako baina bueno… Gehienetan nire aitarekin egoten naiz nire ama lanean edo lagunekin dagoelako, badakit, nahiago du lagunekin atera bere alabarekin egotea baino! Orain dela gutxi amaren kontuarekin nahastuta eta larrituta nengoen, aitarekin hitz egin gabe nengoen eta lurrera erori, buruan kolpe handi bat hartu, eta oroitzapen gehienak galdu nituen, baita amarekin nituenak ere. Duela asko ez dut ikusi ama, baina gauero berarekin amesten dut. Aitak ez dit amaz hitz egiten, normalean ez dut galdetzen baina galdetzekotan esaten du ez dudala ezer jakiteko, baina badago zerbait esan ez didana, zergatik banandu ziren. Beti izan dut jakinmina baina galdetzerakoan ez dago erantzunik. Zer egingo diogu! Orain aitarekin ez naiz oso ondo moldatzen horregatik, egun osoa gelan pasatzen dut. Amarekin berriz, ederki moldatzen nintzen, berarekin jolastea eta sukaldatzea gustatzen zitzaidan eta gogoratzen dudan gauza bakarra oso goxoa zela da.
Azken aldian ez dut lorik egiten eta aita nahiko berandu iristen da nahiz eta ez dakidan zer egiten duen baina beldurra ematen dit galdetzea. Beraz bakarrik afaltzen dut. Aita nahiko erasokor dago azkenaldian eta erdi mozkor iristen da etxera, telebista ikusten geratzen da eta sofan lo hartzen du. Lo hartzerakoan ni jaitsi eta mantarekin tapatzen dut. Goizetan ikastolara nire lagun Maiderrekin joaten naiz. Neska alaia da, oso hiztuna, ile hori-horia du, eguzkia bezain horia, eta nire lagun bakarra da eta ni berarentzat ere bai. Ikastola ez zait bereziki asko gustatzen baina bukatzerakoan oso gustura joaten naiz herriko liburutegira, liburuak irakurri eta joan behar dudanean ahal ditudan liburu edo ipuin guztiak hartzen ditut. Txikitatik liburuak irakurri eta ideiak hartzen noa nik handitan idazlea izan nahi dudalako. Ama gurekin zegoenean ipuin asko idazten nituen arazorik gabe, baina joan denetik ez dut gehiago idatzi. Beldurra sentitzen dut nire iragana gogoraraziko dudala eta horrek gaizki sentiaraziko nauela pentsatzen dut. Nahiz eta saiatu trabatu egiten naiz eta ez dut inoiz amaitzen, batzuetan amari gutunak idatzi nahi dizkiot baina ez dakit zer esan berari. Ez dakit zer gertatzen zaidan, pisu asko sentitzen dut gainean eta tripa nahiko nahastuta dut. Uste dut amak txikitan esaten zidan “korapilo” moduko bat sortu zaidala sabelean. Lasaitzeko amak zer esango zidan pentsatzen dut, horrek lasaitzen nau eta. Amarekin ditudan azken argazkiak aurkitzen saiatzen ari nintzen baina alferrik, ez dago ezer! Gelan aspertu egiten naiz baina ez dut aitarekin egoteko gogoa. Azkenaldian aita ez dago etxean, baina gaur ez da lagunekin geratu horrek esan nahi du ezin naizela gelatik atera. Ez bazkaltzera ez jolastera eta ez IRAKURTZERA!!! Bat-batean orri zahar bat aurkitu dut gauza guztien artean. Nik ama gurekin zegoenean idatzitako azken idazlana. “Amarekin azken bira“ deitzen da, gurasoak garai hartan ez ziren oso ondo moldatzen, arratsaldeak garrasika pasatzen zituzten eta ni gelan ohearen azpian ezkutatuta, ulertu ezazue 9 urte nituen eta 2 heldu garrasika altu-altu entzutean beldurtu egiten nintzen. Nik idazlan hura idatzi nuen banekielako gaizki amaituko zuela, nahiko egun gogorrak izan ziren. Amarekin egiten nituen paseo edo bidai guztiekin sortutako idazlana zen. Hortik aurrera ez dut ezer gehiago idatzi. Egun hartatik aurrera nire egunak geroz eta beltzagoak dira nahiz eta Maider niri animatzen saiatzen den baina alferrik da. Batzuetan nire buruaz beste egiteko gogoa izaten dut baina gero nire inguruko jendeak behar nauela uste dudanez, iritziz aldatzen dut. Gelan aspertuta nengoela, komunera joan eta bat-batean kuleroak zikinak ditudala ikusi dut eta nahiko kolore gorria du. Uste dut hilerokoa etorri zaidala, hainbeste estres eta nekearekin, normala iruditzen zait. arropa jantzi eta aitari abisatu barik supermerkatura irten naiz konpresak erostera, baina ez nekien zein hartu. Azkenean bat aukeratu eta erostera joan naiz baina, lotsa eman dit.
-Zer egingo dut?- galdetzen nion nire buruari.
Kanpora irten eta Maiderri deitu diot berak jada ondo kontrolatzen du eta. Esan dit orain zetorrela baina itxaroten ari nintzela tripako eta buruko min handia jartzen hasi zait. Ez dut inguruko inor laguntza eskatzeko. Larritu egin naiz eta bat-batean urrutitik entzun dut:
-Eider, Eider!- nire lagun Maider oihuka.
Azkenean, poztu egin naiz, klik! bat sentitu dut nire barnean. Erostera sartu gara baina oraingoan beste jarrera batekin, lotsik gabe, zer erosi jakinda… Etxera itzultzean konturatu naiz prakak gorriak bihurtu direla.
-Eskerrak beroki luzea jantzi dudan- pentsatu dut.
Dena garbitzera bota eta konpresarekin jada hobeto sentitzen naiz baina Maiderrek esan dit lehenengo egunak okerrenak direla. Bihar ere nahiko gaizki egongo naiz orduan, badut aitzakia bat ikastolara ez joateko.
Gaua iritsi zen eta ezin nuen lo hartu eta denbora guztian bueltaka nenbilen ea aitari kontatu hilerokoarena edo ez. Bat-batean nire buruan isiltasun handi bat geratu zen eta konturatu nintzen ama hemen balego hobeago eta lasaiago egongo nintzatekeela. Hori gogoratu eta gero den dena beltza eta tristea ikusten nuen. Ahots ezezagun bat nire barruan hitz egiten hasi zen, hau esanez:
- Ez zara gai hau gainditzeko, ez zara lagun ona ezta alaba ona ere, ez duzu ezer ondo egiten…
Nire korapiloa oso luzea egin zela uste nuen, hori moztu beharra neukan. Azkenean kanpora irten nintzen, etxearen kanpoaldean geratu eta bat-batean xirimiria hasi zen. Bustitzen hasi nintzen baina berdin zitzaidan, barrua hustu beharra nuen. Isiltasuna zegoenean nire barruan eta oihuka hasi nintzen.
-Lortuko dut!
Nire barruko ahotsari aurre egiten saiatuz baina alferrik. Egunak pasa egunak etorri barruko ahotsa geroz eta altuago entzuten nuen eta ni geroz eta triste eta ahulago nengoen. Azkenean hilerokoa amaitu egin zitzaidan eta lasaiago nengoen baina egun hartatik aurrera nire umorea aldatzen zihoan. Batzuetan, erantzun txarrak, besteetan aingeru bat bezala. Handik egun batzuetara ez nintzen oso eroso sentitzen, iruditzen zitzaidan denek niri begira neuzkala, komunera sartu nintzen eta han Maiderrekin elkartu nintzen.
-Ondo al zaude?- esan zidan Maiderrek goxo-goxo.
Nik berriz haserre erantzun nion:
-Aa… zer orain nahi duzu jakin ea ondo nagoen?- Ba uste dut ez zaizula asko interesatzen.
Maiderrek bakarrik egoteko tarte bat utzi zidan, ez zen pelikuletan bezala nire atzetik joan. Azkenean liburuak lurrera bota eta korrika hasi nintzen, etxera joan eta aitarekin hitz egiteko ausardia hartu nuen. Berarengana joan eta…
-Aita gauza bat lehengo hilabetean hilerokoa etorri zitzaidan eta zure laguntza behar dut- esan nion harro-harro.
-Nirekin hizketan ari zara, hala bada ez zait interesatzen!- erantzun zidan haserre.
-Tira, joan zaitez!-gehitu zuen aitak.
Erdi negarrez, nire gelako leihotik atera eta teilatuan kokatu nintzen, ez nekien zer egin, lagunekin eta aitarekin haserre, ez nuen inorekin hitz egiteko aukerarik. Liburutegira joan nintzen pixka bat lasaitzeko asmotan, liburu alai bat hartu eta irakurtzen hasi nintzen. Konturatuta, liburu hau “Amarekin azken bira”, nik idatzitako idazlanaren antzekoa dela. Idazlea nor den begiratu nuen eta Eider Garmendia jartzen duela konturatu nintzen.
-Neu naiz!- esan nuen altu.
Liburutegiko andreak isiltzeko esan zidan, liburua etxera eraman eta kanpora atera nintzen. Etxera korrika joan eta nire gelako leihotik atera teilatuan kokatzeko asmoz. Etzan egin naiz, eta zeru urdin-urdinari begira jarri naiz, txorien kantuak entzunez eta bat-batean nire barruko guztia lasaitu egin zen. Dena ahaztu nuen, eta nire oroitzapen onenetan murgildu nintzen. Kolpearen ondorioz galdutako oroitzapenak eskuratzen saiatu eta, teilatuan saltoka hasi nintzen.
-Dena gogoratzen dut!- oihukatu nuen euforikoki.
Nire barneko ahotsa isilarazi eta nire buruak oroitzapen txarrak kanporatu zituen. Kale erdian geratu nintzen eta pentsatu nuen:
-Nork argitaratuko ote zuen nire idazlana?
Nahiz eta ez zuen baimenik eskatu oso alai nengoen. Interneten begiratu nuen ea bazegoen nire idazlana salgai eta konturatu nintzen jendeak oso iruzkin onak egin zituela. Nire begiek den-dena alai eta koloretsu ikusten hasi ziren. Harremanak hobetu egin nituen, ikastolatik liburuak jaso eta klasera joan nintzen, ezin geldirik eta ateratzeko irrikan. Bitartean nire buruari esandako gauza guztiak gogoratu eta esan nien nire barruan:
-Gezurra, nik nire buruari proposatzen dizkiodan gauza guztia eginak ditut!
Ideia horiek pikutara bidali eta klasea amaitu zen Maiderrekin hitz egiten hasi nintzen, dena kontatu eta galdetu nion ea ideiarik bazuen nork egin zuen, baina ideiarik ez. Aitarekin hitz egiten saiatu nintzen afarian eta azkenean dena ulertu zuen eta laguntza behar dudanean beti hor egongo zela esan zidan, beste egunetan berak ere gaizki lo egin zuela esan zidan eta horregatik hitz egin zidan hain gaizki. Biok elkarri barkamena eskatu genion eta jada lasai nengoen. Ematen zuen nire bizitza guztiz aldatu zela, dena alai eta garbi, baina gau hartan ezin nuen burutik kendu ea nork argitaratu zuen nire idazlana, ametsetan ere hori pentsatzen nengoen, letra larriz ateratzen zitzaidan nork eta galdera ikur piloa baina bat-batean esnatu eta esan nuen:
-Ama!
Istorio honek, laguntza behar duzunean eskatu edo adierazi egin behar dela esaten digu, bestela gaizki amaitu dezakezu, konfiantza eduki besteengan, naturaltasunez hitz egin etab. Beti dago zerbait ezkutatzen duguna, askatuta, hobe.


