Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Idazlehiaketa

SARA CLAUDIA MICULAICIUC

D Maila Bertsoa aipamen saria
Sara Claudia Miculaiciuc nauzue, Ordiziako Oianguren ikastetxeko ikaslea. Nire zaletasunei dagokienez, filmak ikustea eta batzuetan irakurtzea ere gustatzen zait. Egia esan, ez naiz orain dela denbora asko idazten hasi, baina askotan esan didate irudimen handia eta adierazpen ona dudala. Honek asko animatu ninduen. Gainera, idazteak nire ideiak orri batean adieraztea ahalbidetzen dit. Besterik gabe, nire bertsoa gustatzea espero dut!
SARA CLAUDIA  MICULAICIUC

FILTROEN ATZEAN

Doinua: Ispiluarena (Lazkao Txiki)

Pantaila gaurko buruzagi,

filtroek kendu zimurra,

baina nik pentsatzen dut orduan:

«kenduko al du beldurra?».

Bata kentzen du, baina bestea…

zuk ez sinetsi gezurra,

bilakatuko zaituena zu

izatea soil ikurra.

 

Seguruenik besteentzako 

marka bat izanik ere,

zu izan zaitez berdingabea

ez jarraitu haien lege;

bestela esklabotasunera, 

ez eman haiei botere,

eta gorde berezitasuna

kontuz nor duzun errege!

 

Aurpegi berdinak dira nagusi

gaur egungo gizartean.

Non desberdina arraroa den,

zer daukazu zuk barnean?

Askok dute zorion faltsua

zer egingo bitartean?

Gizartera egokitu, ala

esperantza bihotzean?

 

Ez zara onartua izango

emango diezu “pena”,

baina denen artean bakarrik

zu, berezia zarena,

lortuko duzu zu izatea,

ez betirako haiena.

Piztuta jarraituko duzu zuk,

lurretik altxatu dena.