Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Idazlehiaketa

ERLANTZ FURUNDARENA AGIRRE

D Maila Bertsoa 1. saria
Hamalau urte ditut eta DBH 2.maila egiten ari naiz Andramendi Ikastolan. Zaletasun ugari ditut, musika, dantza, padelean aritzea, irakurtzea... Komikiak ikaragarri gustatzen zaizkit. Bertsolaritzan ere aritua naiz, baina denerako denborarik ez eta utzi egin behar izan nuen, orain etxean familian aritzen gara tarteka.
ERLANTZ FURUNDARENA AGIRRE

ALTXA GAITEZEN

Pelikula guztiak

politak, xarmantak,

protagonistak beti

ederrak, galantak,

izaten dituzte, bai,

arazo ta dramak,

baina gaizki bukatzen

esaidazu zenbat,

bizi errealean

gezurra, erabat!

 

Benetako munduan 

gaiztoak agintzen,

munduaren erdia 

gosez dago, hiltzen,

borroka, miseria,

handitzen, handitzen,

guzti honek burua

ez digu argitzen,

ez dakigu denbora

ongi erabiltzen.

 

Agintariei diet 

askotan antzeman,

jarri nahi gaituztela

elkarrekin teman,

ez gaitezen ba sartu

beraien eskeman,

eta behingoz elkarri

bostekoa eman,

izan protagonista

munduko zineman.




Elkartu gaitezen ba,

goazen kalera

mundu hobeago bat

aldarrikatzera,

indar handia dugu

guztiok batera,

oztopoen aurrean

ez egin atzera,

antolatu gaitezen,

badugu aukera!