Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Idazlehiaketa

XABIER TOLEDO JAINAGA

D Maila Bertsoa 2. saria
Kaixo irakurzaleok! Xabier Toledo Jainaga naiz eta 13 urte ditut. Oianguren institutuan ikasten dut eta Legorretan bizi naiz. Pilotan jokatzen dut eta bertsozalea naiz, LH5 inguruan ezagutu nituen sakonean bertsoak. Gustuko ditut, zeren ikaragarria iruditzen zait bertsolari batek nola sor dezakeen errimadun bertso bat, edozein gairen inguruan eta bat-batean jendaurrean. Miresmen horretatik ni ere errimen munduan murgiltzen hasia naiz. Gehienbat umoredunak gustatzen zaizkit. Bertsoa idazteko orduan, inspirazio iturria pilotatik eta gaur egungo albisteetatik etorri zait.
XABIER TOLEDO JAINAGA

PILOTAKADEK BATZEN GAITUZTE

                   Doinua: Kantatzera nijoa

 

Ni txikitatik nabil                                  

pilotaz gozatzen.                                 

Mundu osora ari da

pilota zabaltzen.

Azken hilabetetan

dabil gu alaitzen.

Euskal Selekzioa

bagoaz osatzen.



Trump ere pilotari,

jaisteko kalori

pilotakada ederra

jo dio Madurori.

Orain elurra ere

daukagu galzori

Groenlandiak dena

jarri du sargori.

 

Trenbidean izan da

ezker zehar zitala,

familia, lagun asko

egoera mortala.

Agintariek dute

partida pattala,

gure segurtasuna

da elementala.



Pantailek hartu dute

garrantzi handia,

baina garunerako

horra tentaldia:

Instagram, Facebook, Tiktok

itsu gaztedia,

frontoiak betetzea 

hori bai ausardia!