LAIDA APAOLAZA PEREZ
B Maila
Olerkia
2. saria
Laida Apaolaza naiz, Beasainen bizi naiz eta 15 urte ditut. Gustatzen zaizkidan gauza batzuk futbola, marraztea, eta musika entzutea dira.
ITXAROPENA
Itxaropena
su txiki bizia,
beldurraren poltsikoan
gordeta.
Isiltasunak guztia estaltzean,
suak guztia du argitzen, pizten, zabaltzen…
Baimenik ez du eskatzen,
ez oihurik egiten,
baina denok dugu entzuten
hor baitago,
ezkutatuta,
norberaren bihotzean.
Nekatutako pausoetan
bizi da bizi,
begi nekatuen barnean
altxatzeko prest.
Norbaiten bidea
argitzeko itxaroten.
Kezkak eta arazoak
ezabatzeko,
dardarka dabilenari
erori gabe eusteko.
Pazientziaren
hizkuntza sotila irakatsiz,
behin eta berriz
bideari ekin…
Amaiera
ikusezina da,
ametsak
hor dirau.
Guztiak beltza eman arren,
itxaropenak hor darrai.
.


