MADDI TELLERIA ALDAZ
BAKARDADEAREN OIHUA
BAKARDADEAREN OIHUA
Hitz egiten dut,
baina inork ez nau entzuten,
Ahotsa hormen kontra
apurtzen da,
deuseztatzen da,
txiki txiki bihurtzen da.
Bihotza kristalezko horma bat da,
ikusten naute,
suma nazakete…
baina urrun nago euren unibertsotik.
Ezin eskuratu ezin ukitu,
Esaten dudana ez da iristen.
Begiratzea eta ikustea ez baita bera,
Barre egiten dut maiz,
malkoak ezkutatzeko.
Argia kanpotik, iluna barrutik.
Isiltasuna oihu bihurtzen da gauetan,
jasanezinezko mina bihotzetan.
Ez naute entzuten,
nire ahotsa dardarka dagoenean.
Ez naute entzuten,
barrua lehertzen zaidanean.
Ez naute entzuten,
isiltasuna astun bihurtzen denean.
Onartua izan nahi dut,
MAITATUA.
Ulertua izan nahi dut,
ENTZUNA.
Laguna izan nahi dut,
BALIOAN JARRIA.
Entzuna izan bedi
nire isiltasuna inoiz,
Inoiz ez nadin
bakarrik sentitu berriz.
Ikusi eta …
eskua luzatuko dit.
Ulertu…
eta amildegitik aterako nau.


