Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Idazlehiaketa

IONE PEREZ SANZ

B Maila Prosa aipamen saria
14urteko Beasaindarra naiz. La Salle ikastetxera joaten naiz txikitatik. Kirola egitea asko gustatzen zait, batez ere saskibaloian jolastea. Pianoa jotzea ere gustatzen zait.

EGUNEROKOA

EGUNEROKOA

Orain ez da lehengo gauza bera. Gauzak asko aldatu dira. Gu aldatu gara, dena aldatu da. Ez dakit hobea edo okerragoa den. Ez dut ulertzen nola eralda daitekeen hainbeste. Bihotza bera denean, ezin luke ondorioak hain desberdina izan.

Lehen, nire alaba txikia zenean eskolatik bueltatzen zen bakoitzean korrika etortzen zen nire besoetara besarkada handi bat emateko prest. Dena kontatzen zidan aurpegian irribarre bat zuelarik, eta orduak pasatzen genituen elkarrekin jolasten.

Gogoan ditut bere ilearen usain gozoa eta txokolatez margotutako musuak. Gogoan ditut bere begien argia eta ametsen distira.

Orain berriz, ez du nirekin denborarik pasa nahi. Egun guztia kalean pasatzen du, eta etxera iristean bere logelan itxita geratzen da. Ez dakit zer momentutan gertatu den aldaketa hau, ezagutu ere ez dudala egiten esango nuke.

Orain hutsune bat suma dezaket elkarren artean itsaso zabala balitz bezala hedatzen. Ez dakit nola proposatu bateratuko gaituen kaia. Ekaitzean dagoen itsasoa da gainera gure artean dagoen hau. Iluntasunez, beldurrez, lotsaz eta zalantzez jositako itsaso bakartia.

Duela hiru egun, bere logelan sartzean, eguneroko bat zuela ikusi nuen. Momentu hartan nire alabari buruz gehiago jakiteko aukera paregabea zela iruditu zitzaidan. Baina bi pentsamendu desberdin pasatzen zitzaizkidan burutik. Alde batetik, eguneroko hori hartu eta irakurtzeko pentsamendua nuen. Hori egingo banu nire alabarenkin zertaz hitz egin, nola sentitzen den eta zer gustatzen zaion jakingo nuke. Beste aldetik ama on batek bere alabaren sekretuak bakean utziko lituzkeela pentsatu nuen, eta horregatik logelatik ateratzea erabaki nuen.

Azken hiru egun hauetan, gai berari bueltak ematen egon naiz uneoro. Noizbehinka bere logelara gerturatzen naiz, ea bere egunerokoa ohe gainean jarraituko ote duen edo ez… eta beti dago hor, beti berdin kokatuta, beti ohearen beheko eskubiko iskinean. Ezin dut denbora guztian gai horri bueltak ematen egon, burua beste inon ere ez jarri gabe. Azkenean gaur goizean erabaki bat hartu behar dudala pentsatu dut. Bera eskolan dagoen bitartean egunerokoa irakurriko dut.

Egunerokoa irakurtzen hasi naizenean, nire alaba, nire egoera berdinean dagoela konturatu naiz. Egun guztietan eskolara zer ordutan sartu den, zer ikasgai eduki dituen eta patio orduan zer jan duen jartzen du. Gero eskolaz kanpoko ekintza guztiak azaldu ditu eta lagun artean liskarren bat eduki duenean ere aipatu du. Baina gehien arritu didanak orri guztietako azken lerroan jartzen zuen esaldiaa izan da. Nik sentitzen nuen sentimendu bera islatzen zuen esaldi bat idazten du egunero, “nire amari dena kontatzea gustatuko litzaidake”.

Hori ikustean zerbait egin behar nuela pentsatu nuen, baina zer? Bazkal orduan galderak egin? Plan desberdinak antolatu? Laguntza eskaini? Zer gertatzen zaion galdetu?... Modu guztietan oso zuzen nihoala, edo nire alaba behartu egingo dudala uste dut eta ez dut ama kontrolatzailea izan nahi.

Momentu hartan etxeko atea irekitzen ari ziren giltzen soinua entzun dut. Hasieran, konturatu ere egin gabe, irakurtzen jarraitu dut. Hiru segundu baina ez ditut behar izan zein sartu den konturatzeko eta korrika atera naiz nire alabaren logelatik. Hiru segundu horiek nahikoak izan dira nire alabak ni ikusteko, eta zer eginten ari nintzen konturatzeko. Bere aurpegian lotsa eta haserrea nabaritzen nuen bitartean, dena azaltzen saiatu naiz. Ez zela intentzio txarrarekin esan diot, baita barkamena eskatu ere. Berak azalpen guztiak isil-isilik entzun ditu. Azkar konturatu da, egunero idatzi duen esaldi hura irakurri dudala, eta azalpen guztiak bukatzean, ezer ez esan gabe, besarkada bat ematera etorri zait negarrez.

Bere besoak nire gorputzean nabaritu ditudanean, gai honetaz hitz egin behar genuela iruditu zitzaigun, honek ezin zuen honela jarraitu. Egongelako sofan eseri eta hitz egiten hasi ginen. Hasieran ez ginen gauza askorik kontatzen elkarri, ezezagunak ginela zirudien, baina pixkanaka-pixkanaka askatzen joan gara. Orduak pasa ditugu elkarri gauzak kontatzen, txikitako anekdotak gogoratzen, barre egiten… Momentu hartan konturatu naiz parean dudan neska hori beti izan dela nire lehengo alabaren neska bera. Agian jada ez da nire neska-txiki hura, eta ez du bere egunereko bizitzan ni beti alboan egotea behar. Baina konturatu naiz laguntza behar izan baina gehiago, beste babes mota bat behar duela.

Eduki dugun elkarrizketan gai asko atera dira, horietako bat hemendik aurre nola tratatuko garen elkarrik eta zertan lagunduko diogu batak besteari zeaztu dugu. Berak gauza gehiago kontatuko dizkidala esan dit eta ni beti bere alboan egongo naizela egin diot zin. Hemendik aurrera, bi ama mota desberdin izaten saiatuko naiz. Alde batetik “ama laguntzailea”, eta beste aldetik, “ama laguna”. Bi horien nahasketa ona egiten badut bere ametsetako ama izango naiz seguru.