KATTALIN ZURUTUZA ESKISABEL
AURRERA BEGIRA
Doinua: “Ez nau izutzen negu hurbilak”
Gaur eguneko gizarte hontan
arazo pila dauzkagu.
Eta hauetaz ohartu arren
muzin egiten diegu
Denok geure burua zaintzea
bakarrik dugu helburu
Baina aurrera denok batera
soilik egin dezakegu
Palestina aldean badute
izugarrizko gatazka
Eta bitartean gu guztiok
hementxe gaude barrezka
hildako ume baten bizitza
ezin liteke ordezka
Eta inork ez du erakusten
jende horrekiko kezka
Euskarak ere gainean badu
mehatsu bat erraldoia
ez baida honen bidez idazten
gure bizitzen gidoia
bada gure hizkuntzaren alde
borrokatzeko sasoia
azkenean gu gara ta hura
galtzearen arrazoia
Migranteekiko ere bada
jarrera bihozgabea
arrazakeria normaltzat da
ta_arrarotzat laguntzea
Jendea horrela tratatzea
ez al da oso tristea
Herri hau denona dugu eta
goazen elkar babestea
Emakumeen aurka badugu
kristoren indarkeria
oso ugaria izan arren
askotan ez igarria
Batzuentzako berdintasuna
aspaldi zen atxikia
gauez ateratzea zergatik
da horren beldurgarria?
Aipaturiko kontu guztiak
dauzkagu nahiko ahaztuta
baina hala ere enpatia
ez daukagu agortuta
jendeak dionaren kontran
hau ez dago bukatuta
etorkizuna eraikitzea
denon eskutan dago ta


