Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Idazlehiaketa

KATTALIN ZURUTUZA ESKISABEL

B Maila Olerkia 1. saria
Kattalin Zurutuza Eskisabel naiz, Andramendi ikastolako DBH4. mailako ikaslea. Zaletasun ugari ditut, marraztea, irakurtzea eta tarteka idaztea, adibidez. Ez da lehiaketan parte hartzen dudan lehen aldia, eta etorkizunean ere ala egitea espero dut. Ea nire lanarekin gozatzen duzuen!
KATTALIN ZURUTUZA ESKISABEL

LORATEGIA

 

Txikia nintzela erakutsi zenidan

nire lorategia zaintzen.

Hazi txikietatik sortzen dira

lore ederrenak. 

Indartsuenak.

Zuk zenionez, behintzat.

Ongarri onena nire bihotz zatitxo bat da.

Zuk zenionez, behintzat.

Hala ernaldu zen lorategia, 

lore eder, indartsu, perfektuz betea.

 

Baina iada ez naiz txikia.

Edo ez guztiz.

Baina iada ez zaude nire alboan.

Edo ez guztiz.

Eta horrek min ematen dit.

Landaturiko arrosak indartsuegi atera balira bezala,

eta haietakoren baten arantzek nire bihotza ziztatu.

Baina iada ezin dut min hori zurekin partekatu.

 

Eta horregatik,

lorategian lurperatu dut nire bihotz zatitxo ustel hori.

Gaineko loreek ez dute xarma galdu.

Beti bezain,

perfektu,

              eder,

                      pinpirin,

jarraitzen dute.

Bizilagunek bekaizkeriaz begiztatzen dituzten

arrosa eta krabelinak.

 

Eta eskerrak.

Eskerrak ez dakiten azpian malko-itsasoa dutela ene loreek.

Azkenaldiko penak 

zurekin banatu ordez

lorategira isurtzeko ohitura 

hartua baidut.

Bizilagunak jakinaren gainean izanez gero, 

haien bekaizkeria erruki bilakatuko litzateke.

Errukia, ordea, ez da ongarri ona,

loreak hondoratzen baiditu.

Iada amildegi ertzetan dauden ekosistemak suntsitu.








Horrelakoa dut nik lorategia,

herriko begirune,

lur usteletan eraikia.

Baina ernaltzen jarraitzen du, 

ahalbidean,

gal-bidean,

zu alboan izan gabe.

Zuretzako diren arrosak piztuz.

Nahiago dituzu pagoak,

edo hori zenion behintzat,

baina hauek ezin besoak zabaldu amildegi ertzetan.

Larrosekin konforma zaitez.

 

Hala dirau nire lorategiak, 

beste udaberri batez.

Hazi txikiak tentuz landatuz,

lore eder eta indartsuak jaio daitezen.

Tentuz ureztatu ditut.

Tentuz zaindu.

Kantatu ere egin diet,

badaezpada ere.

 

Eta igaro da denbora.

Eta erlojuaren bira bakoitzarekin

hazi beharko litzatekeena usteldu da.

Sustraiak dira lehenengo.

Barruak.

Eta sustraiek malko-itsaso gazia topatu dute.

Eta ezin zurtoina sortu, 

kanpoan pinpirin agertu, 

bihotz puska usteletatik isurtzen den 

pozoiak kontsumitu baiditu.

Eta ito naiz ni ere,

zurekin banatu gabeko penaren itsasoan..