Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Idazlehiaketa

DUNA URTEAGA JAUREGI

A Maila Bertsoa 1. saria
Duna Urteaga Jauregi naiz, Beasaindarra, eta 2009. urtean jaio nintzen. Txiki-txikitatik gustatu izan zaizkit idaztea zein bertsolaritza eta urtero aurkeztu izan naiz Beasaingo Idazlan Lehiaketan.

MOLDEZ KANPOKO GORPUTZEI

Eskema baten barruan

sartu behar dela dana,

gure buruak moldatzen

hortxe daukagula lana,

nahi dute gizarterako

kontrolpeko panorama,

patriarkatuk mantendu

dezan egun duen zama,

pentsamenduk errotzea

da beraiek duten plana,

ezberdin garen guztioi

jarri digute diana,

jaiotzean definitu

nahi zigutenek izana

 

Naiz jarri haur txiki hura

estereotipoz beteta,

laister ere egin zuen

askatasun ezak neka,

asko egon izan dira

haien izana gordeta,

inguruaren babesa

urrun izan dute eta,

naiz sarri ez den izaten

gaiarekiko hizketa,

norbera ezagutzea

bizitzan da ikasketa,

moldeak apurtuz egin

behar dugu ausnarketa

 

Ezarri nahi dituztenez

haiek hainbat arautegi,

geldiarazteko izan

behar hainbat artilleri,

naiz ur oso bortitzetan

egin behar den igeri,

eta jasan behar diren

sarri hainbat ankerkeri.

Benetazkoa ez dela

da soilik haien alegi,

nola iritz dakieke

anker denai askon egi,

sentipenak askatzea

orain ez al da 

 

Badira interesatzen

zaizkien hainbat elkarte,

batzuen botere hura

zalantzan jartzen den arte,

Munduak jasanak ditu

jadanik hainbat aldarte,

baina oraindikan ez da

izan gure den pasarte.

Borrokarako berhartu

behar dira hainbat tarte,

ez dut nahi izan proiektu

zapaltzaile honen parte,

baztertzaile bada inoiz

ez da izango gizarte

 

Aspergarria ez al da

denok berdin izatea,

aberatsgarriagoa

denez dibertsitatea,

nolatan da onartezin

transeksualitatea,

mundua izan beharko

litzekenean askea,

bere askatasuenan

ez du kaltetzen bestea,

moldeak sendotuz berriz

ergiten da katea,

norbait bere gorputzean

deseroso egotea

 

Ezin onarpena eman

jarri diguten ziegari,

beraz ekin barroteak

betiko apurtzeari.

Eutsi diezaiokegu

mundu utopikoari,

oraindik bagarelako

denok batera gizadi,

sarea eraiki behar

elkar lotuz mila hari,

trasfeminismotik ekin

balore aldaketari,

lekua utz diezaiogun

gorputzen askapenari.

 

Doinua: ETAren su etenetik