ANER BARREROS UNZALU
IZENGABEA
Gezurtiak txalotzen dituen mundu batean jaio zinen.
Oinez hasi baino lehen esan zizuten zein zinen.
Etorkizuna epeetan saldu zizuten.
Letra txikia irakurri gabe sinatu zenuen.
Irribarre batekin men egitera erakutsi zizuten.
Ametsak baztertzera ere.
Iskanbila ordenarekin nahastera ere.
Norabidea jakin gabe korri egitera.
Behar ez dituzun gauzak erosteko lan egiten duzu.
Inor gaizki ez sentiarazteko irribarre bat erakusten duzu.
Eztanda ez egiteko amorrua barruan gordetzen duzu.
Momentu egokia itxaroten trena igaro zen.
Aukera berriak bilatzen denbora joaten ari da.
Jasatea erresistentzia eta indarra zirela esan zizuten.
Lege izan arte errepikatu den gezur bat.
Hautsik zaude.
Erabilgarri, obediente eta ahultzat zaituzte.
Bihotza duen robot bat.
Lan bakarrik egiten duen robota.
Azkar ahaztuko den izen bat.
Askatasunak erre egiten du.
Zikina da.
Berandu iritsi ondoren dena nahi du.
Aitzakiak ahotik kentzen dizkizu.
Eta larrutan uzten zaitu.
.
Ez zara berezia.
Eta hor dago arazoa.
Ez bazara berezia,
inork ezingo du zure ordez bizi.
Inor ezin da zure ordez erori.
Minak ez zaitu hiltzen.
Minak iltzatu egiten zaitu.
Minak ez zaitu hausten.
Minak definitu egiten zaitu.
Beldurra ez da arerioa.
Irtenbidea baizik.
Hegan egin.
Huts egin, nahastu
eta ondo dago.


