Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Idazlehiaketa

AIORA AGIRRE YARZA

A Maila Olerkia aipamen saria
Aiora Agirre Yarza naiz, 17 urteko neska beasaindarra. Lehenengo batxilergoa amaitzen ari naiz Txindoki institutuan. Nire zaletasun gustukoenen artean irakurtzea, pianoa jotzea eta igeri egitea daude. Hortaz, olerki hau egiterako garaian irakurritako guztiaz baliatu eta sormenari ekin diot. Zuen gustokoa izatea espero dut!

LOGELAN

LOGELAN

 

Logelan,

arropak hankaz gora

egun haiek ahantzi nahian

tiraderak ditu baztertu

haiza dezaten ke beltza hemendik

URRUN

 

 

Logelan, 

ohe erdi egina, erdi egin gabea

ametsen zaindariak dira gelditu

baina jada sentitzen dira gatibu

joan nahi dute hemendik

URRUN

 

 

Logelan, 

liburu bat ahuspez, bestea hetsita

azala hitzak ostentzearen erantzule

orriek dar-dar, askatasunaren xerka

egia gordina konta dezaten hemendik

URRUN

 

 

Logelan, 

hiru edalontzi (erdi) huts

batean kafea, mikatza eta mingarria

bestean ura, gardena baina  hormatua

eta azkenekoa hutsik, isiltasunez betea

ezer ez dena

edo horrela pentsatzea nahiago

 

 

Logelan, 

hamarrak ezkero edalontziek dardara

hirurak nahasi dira, logela beretuz, eta baretuz

ahotsak - barnekoak baina gorgarriak-

isiluneak - burua galtzeko bezain isilak-

eta beldurrak logelan nagusi

gorputza geldi

ezinegona buruan



Gauean, 

ametsen zaindariek zaindu naute ondo

leihoak ireki

gaitzez beteriko airea

hemendik urrun

zertarako ordea

biharamunean dena bada errepikatuko

 

 

Noizbait, 

ohea guztiz desegitean

ametsen zaindariek 

ospatzekorik gabe

ospa egingo dute

eta orduan dena da akabatuko.