Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Idazlehiaketa

LUR MUXIKA MUNDUATE

A Maila Bertsoa aipamen saria

ALDAKETA BEHARRA

1.

Pantailen arten bizi gera orain
klik artean gu galduta
egia eta gezurra nahastuz
burua nahiko nahastuta
dena azkar kontsumitzen dugu
bihotza pixkan hustuta
elkarrizketa berreskuratu
bestela gera galduta 

 elkar entzun, elkar ikusi ta

 bihotzak berriz lotuta(bis)



2.
Munduak bero hartu du jada
izotzak doaz urtutzen
basoak erortzen ari dira
itsasoa gora igotzen
diruak agintzen duen munduan
lurra ari da nekatzen
eta gu gaude emen begira

 zer utzi nahi deun aurrean

 haurrentzat etorkizu argia

 edo iluna soinpean (bis)




3.
Amerikarrek beren barruan

 ze lotsa gutxi daukaten

 Gizarte-gerra omen dala hau

 ari zaigu ba esaten

 lehendabiziko misil ta bonbaz

 herriak hautsi ta eten

 eta ondoren hegazkinetik

 jana nahikua ematen

 ta tontoenak ere badaki

 hildakoak ez du jaten. (bis)



4.

 Kaleetan bada hotz latz bat

 aterperik gabe hainbat

 etxeabizitza lortzea dela

 izerberkearen orratz

 Gazteak joan, herriak hustu,

 dirua garrantzitsutzat,

 Agintariei dei egin nahi diet

 mezu garbia guztientzat:

 etxea eskubidea dela,

 ez negozio soil bat! (bis)




5.
Gazte askok ikusten dute gaur
etorkizuna lainotuta
lana urria, prezioak gora
ametsak estututa
baina indarra badago oraindik
elkartasunez josita
bidea elkarrekin eginez
ez gara hain galduta
itxaropena ez dadila izan
hitzez soilik apainduta. (bis)





6.

 Borrokan darrai euskal herriak

bere nahia bete dezan

pertsona asko hil da bidean 

eta gehiegi euskal gintzan 

teoriari kasu gutxigo

eta lan gehio ekintzan

kaleak hartu borrokan jarrai

beste batzuk egin gixan

lehen ziren eta gaurre(ere) bagara

garelako baietz izan