NORA ORONOZ GARCIA
PINGUINO ZURIA
Bazen behin Antartikan pinguino bikote bat. Emekak arrautza bat jarri zuen eta pinguino bat jaio zen. Pinguino hau zuri-zuria zen eta Lio deitu zioten. Zuria zenez mundu guztiak barre egiten zion, bere lagun bakarrak izan ezik, Miak.
- Lasai, ez egin kasurik! Igeri egingo dugu? Esan zion Miak.
- Erantzun zion Liok malko bat erortzen zitzaion bitartean.
Igeri egitera joan ziren eta han zeuden gainerako pinguinoak:
- Begiratu nor datorren handik! Esan zuen denen aurrean zegoen pinguionak.
- Zure moko eta hankengatik ez balitz, ez zintuzket ikusiko, jajajajaja. Esan zuen bere ondoan zegoenak.
- Mamu bat zara? Jajajajuhhh! Zer beldurra! Jajajaja. Esan zuen hirugarren batek.
- Ez nuen ikusita kotoirik hankekin. Ohikatu zuen beste batek
Lio oso triste zegoen eta elurretan eseri zen. Bat-batean, ehiztari batzuk agertu ziren:
- Hartu pinguino guztiak, batere geratu arte! Esan zuen eskopeta zeramanak.
Lio zuria zenez, ez zuten ikusi.
- Prezio onean salduko ditugu, jajajaja. Erantzun zion besteak.
Ehiztariek pinguino txikiak hartu, eta kutxa batzuetan sartu zituzten itsasontzira eramateko eta ondoren hiri batean saltzeko. Liok berehala jakinarazi zien pinguinoen gurasoei eta plan bat antolatu zuten.
Ehiztariak itsasontzi batean zihoazen. Nahiko urrun egon arren, pinguinoen gurasoek ez zuten amore eman, eta igeri egin zuten itsasontzira iritsi arte. Pinguinoak ainguraren sokatik igotzea lortu zuten. Ilundu arte itxaron zuten ehiztariek lo hartzeko. Ehiztariek lokartu zirenean, gurasoek kaxak irekitzera joan ziren, baina kontatuta zeudela konturatu ziren. Orduan Liok esan zuen:
- Ez kezkatu Mia! Hitz ematen dizut salbatuko zaitudala..
- Lio, beldur naiz! Erantzun zion Miak.
- Giltzaren bila noa! Zuria naizenez ez naute ikusiko. Esan zion Liok.
Liok, giltza gordeta zeukan ehiztaria aurkitu eta giltzarantz hurbildu zen eta hartu egin zuen. Mirenen aitari eman zizkion giltzak kaxak irekitzeko. Orduan, Mirenen aitak presaka ireki zituen kaxak, eta ireki zituenean Miak Lioni besarkada bat ematera joan zen. Ehiztariek lo jarraitzen zuten bitartean, pinguinoek Antartikara itzultzeko aprobetxatu zuten.
Etxera itzuli zirenean, Lioni eskerrak eman eta festa bat antolatu zioten.
- Eskerriak asko Lio! Gure heroia zara! Oihukatu zioten.