Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Idazlehiaketa

ILARGI LAZKANO BERASATEGI

F Maila Prosa aipamen saria
Ilargi Lazkano Berasategi naiz eta 2016an jaio nintzen apirilaren 22an. Beasainmendin bizi naiz, eta Murumendi eskolan 3. maila egiten ari naiz. Balleta, marraztea eta istorioak asmatzea asko gustatzen zait. Lehen aldia da idazlehiaketa batean parte hartzen dudana, eta aipamea irabazteak pozez bete nau. Espero dut Mariren istorioa zuen gustukoa izatea!
ILARGI LAZKANO BERASATEGI

MARI MAITAGARRIA

Kaixo! Ni Ilargi naiz, zortzi urte ditut, ballet klaseetara noa eta marrazketa gustuko dut. Istorio zalea naiz eta gaur istorio bat kontatuko dizuet. Bazen behin, herri txiki batean, Mari izeneko neska bat. Berak ez zekien, baina maitagarria zen. Dena astelehen goiz batean hasi zen. Esnatu eta ispilu aurrean begiratu zenean, ortzadar koloreko ilea zuela konturatu zen. Herrian, magia ehiztariak zeuden, eta horregatik larritu egin zen. Ezin zuen ile horrekin kalera jolastera joan. Negua zenez, aprobetxatu egin zuen eta berokiaren txanoan gorde zuen ilea.

Hurrengo goizean, eskolan, urtero egiten zuten klase berezia egitea tokatu zen, magia probak. Magia probak, ikasleek magia duten begiratzeko proba batzuk dira. Baina Mari etxean geratu zen liburu magiko bat aurkitu zuelako. Liburu magiko horretan, hitz magiko batzuk zeuden eta Marik esandakoan, barita magiko bat azaldu zen. Hitz magikoak “Dibididabidibu!” ziren.

Eskolara berandu zihoala gogoratu zen eta bere barita magikoarekin esan zuen:

  • Egun batez pertsona bilakatuko naiz, baina iluntasuna etortzen denean maitagarria bihurtuko naiz.

Eskolara joan zenean, magiari esker, magiarik ez zuela esan zuten. Mari oso pozik jarri zen. Etxera joan zenean gaua zen, beraz maitagarria bihurtu zen.

Eskolan aste kulturala zen, horregatik goizean zinemara joan ziren eta arratsaldean liburutegira joan ziren. Marik, liburutegian beste liburu magiko bat aurkitu zuen, bertan mapa magiko bat zegoen. Mapan zerbait jartzen zuen eta Marik irakurri egin zuen:

  • Mapako leku bakoitzean objektu bat aurkituko duzu. Hasteko, arbola zaharrenera joan behar zara, han egurrezko bihotz bat aurkituko duzu.

Marik egurrez egindako bihotza aurkitu zuen eta berriz begiratu zuen mapan:

  • Hurrengo lekua igerilekua da, zilarrezko arrain bat aurkituko duzu.

Marik zilarrezko arraina aurkitu zuenean, liburutegira bueltatu zen. Liburutegian, Marik beste liburu bat aurkitu zuen. Magiarik ez zutenentzat liburu normala zen, baina magia zutenentzat liburutik ate magiko bat irekitzen zen. Ate magiko hori, magia ez zutenentzat ikusezina zen.

Atea irekitzeko, egurrezko bihotz bat eta zilarrezko arrain bat behar ziren. Mari sartu egin zen eta atearen beste aldean herri magiko bat agertu zen. Herri horretara joan zen eta inoiz gehiago ez zuen bere magia ezkutatu!