NAHIA MORALES URRETAVIZCAYA
ASTOARI TXOKOLATEA GUSTATZEN ZAIO
Bazen behin zelai polit batean bizi zen astotxo bat. Oso azkarra zen eta oso lagun onak zeuzkan. Oso astotxo zoriontxua zen baina egunero bazkaltzeko eta afaltzeko orduan bere umore ona desagertu egiten zen: ez zitzaion gustatzen bere amak egiten zuen janaria. Ikastolako jangelan ere arazo berdina zeukan; baita jatetxeetan eta amonarenen etxean ere. Ez zitzaion ezer gustatzen: barazkiak, lekaleak, arraina, haragia…
Astotxoa egoera horrekin ez zegoen batere eroso. Astotxoa gosetuta ibiltzen zen, janari ezberdina jaten saiatzen zen baina ez zitzaizkionez gustatzen ezin zituen jan! Aitatxo eta amatxo beti haserre zeuden gai honekin eta gure astotxoa gosez hiltzen! Egun batean ikastolan atariko orduan bere lagunei zer jatea gustoko zuten galdetzera erabaki zuen. Lehenengo untxiari galdetu zion eta untxia pixka batean pentxatzen geratu zen: asko pentxatu ondoren azenarioa zela erantzun zion. Ondoren bere lagunik hoberenari galdetu zion: behiari. Honek segituan erantzun zion belarra zela bere janaririk gustokoena. Hurrengoa txoria izan zen eta dudarik gabe erantzun zuen xixareak zirela bere janarik gustokoena.
Txoriak astotxoari galdetu zion ea zergatik ari zen bere lagun guztiei hori galdetzen. Astotxoak bere arazoa kontatu zion. Txoritxoak astoari probatu gabe ezin zezakeela jakin esan zion. Jarraian, txoritxoak astoari esan zion: sorpresa bat daukat zuretzat eta arratsaldeko 6:30etan parkean ikusiko gara. Eta bere lagunek azenarioa, belarra eta xixareak eraman zioten, probatu zitzan. Gutxi falta zen 6:30 iristeko eta astotxoa parkera joan zen. Dena probatu zuen baino ez zitzaion ezer gustatu. Bere lagunak eta bera triste jarri ziren.
Astotxoa triste-triste etxera joan zijoala bonboi bat aurkitu zuen: astotxoak inoiz ez zuen probatu bonboirik. Ez zeukan oso itxura ona baina probatzea erabaki zuen. Eta astoa saltoka hasi zen. Korrika batean etxera joan zen. Amari eta aitari garraxika esan zien: Txokolatea gustatzen zait! Etabazkal eta afal ondoren bonboi bat jatearen aitzakiarekin, gainontzeko dena jaten hasi zen.