Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Idazlehiaketa

MARA VAZ DACUÑA

E Maila Bertsoa 1. saria
Kaixo, nire izena Mara Vaz Dacuña da. Beasainen bizi naiz eta 10 urte ditut. 2014ko apirilaren 24ean jaio nintzen. Andramendi ikastolan, LH5ean nago aurtengo ikasturtean nire ikaskideekin batera. Bertsoak txikitatik gustatu izan zaizkit, orain bertso eskolan ikasi eta gero nire bertso horiek irakurtzen ditudanean, poto ugari dituztela konturatzen naiz. Asko gustatzen zait lagunekin jolastea, antzeztea, bertsoak sortzea… OSO ALAIA ETA BIHURRIA NAIZ ETA HORI GUSTUKO DUT!
MARA VAZ DACUÑA

LURRAREN KUTSADURA

Hemen naukazue lurra

gehien natura ta ura

baina gero azkenean

bihurtuta kutsadura

nik nahiko nuke zaborra

botatzea bai basura

bestela gero itsasotik

zabaltzen dugu mundura

zaborra arrainek janda

sartzen da gure barrura

ez dugu nahi medikuan

izan kriston abentura

gehiago zaindu behar dugu

gure biziko natura

mesedez eskatzen dut nik

hori da gure ardura




Doinua: Habanera