LEXURI BASTIDA AIESTARAN
E Maila
Bertsoa
aipamen saria
Kaixo, ni Lexuri Bastida naiz 2014 ko otsailaren 14an jaio nintzen eta Altzagan bizi naizen arren Beasaingo Andramendi ikastolan ikasten dut. 5. mailan nago eta 11 urte ditut. Marraztea, musika, pilota, dantzatzea, bertsolaritza… dira nire zaletasunak. Eskolaz kanpo euskal dantzatan, bertsolaritzan eta eskola kirolean apuntatuta nago. Etorkizunean ez dakit ziur zer izan nahi dudan, aukera asko dauzkat eta. Adibidez irakaslea, musikaria, ilustratzailea, bertsolaria, dantzaria… izan nahiko nuke.
EUSKARA
Gazteok egin behar duguna
da beti zaindu euskera
hori delako hain zuzen ere
euskaldunon izaera
nahiz eta askok pentsatzen duten
oso guay dela erdera
ez badugu hizkuntza babesten
izango da bukaera
Aho biziak belarri prestak
denok elkartu behar gara
eta horrela denok batera
beti indartu euskara
ez dakitenek entzun ta ikasiz
eta bertatik bertara
modu hortan emango diogu
euskarari guk bultzada
Doinua: beti penetan beti penetan