Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Idazlehiaketa

ARENE AYERZA OTEGUI

E Maila Bertsoa 2. saria
Ni Arene izeneko neska bat naiz. 12 urte ditut eta betidanik Alkartasuna Lizeoan ikasi izan dut. Nire zaletasunen artean musika eta trikitixa jotzea aipatuko nituzke, horiek direlako denetatik gustokoen ditudanak. Eta eskolako arloen artean matematika, musika eta bertsolaritza dira gustokoen ditudanak. Baina ingelesa ere oso gustoko dut. Nik euskarari buruzko bertso bat egitea aukeratu dut gure hizkuntza delako eta galtzear dagoela iruditzen zaidalako. Bertso honen bidez euskarari bultzada bat ematea da nire helburua.
ARENE AYERZA OTEGUI

EUSKERA

 

Mundu guztian euskerari eman

diezaiogun aukera

hizkuntza polit honentzat ere 

ez deia izan bukaera

saiatu denok hizkuntza ikasten 

eta ez bota atzera

musikaz kantuz zein irakurriz

emaiozue hasiera

ta dakizuenok erabili edo 

beintzat egin saiakera

saia gaitezen hau erabiltzen

hemengo denok batera

guk hemen ere erabili arren

frantsesa ta gaztelera

euskaldunontzat garrantzitsuena 

dudarik gabe euskera

 

Euskaldunontzat ez da gurea

baino hizkuntza hoberik

oso eraza ez izan arren

ba al dauka parekorik

naiz jende gutxik ezagutzen duen

ez da bereziagorik

gu denon naia da gure euskera

zaintzea maitasunetik

euskara erabiltzen ez bada

geldituko da galdurik

ez utzi inoiz erabiltzeari 

hau mantentzeko bizirik

gure hizkuntzaz jolas ta bizi

guk ez dugu nai besterik

jarrai dezagun hau erabiltzen 

bihotzez ta bihotzetik

 

DOINUA: Eguzkiak urtzen du goian