Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Idazlehiaketa

SAIOA BARANDIARAN SARASOLA

D Maila Bertsoa aipamen saria
Ni Saioa Barandiaran naiz, 13 urteko ordiziarra. Jakintza Ikastolan DBH2 egiten ari naiz. Eskubaloia, musika, bertsolaritza eta lagunekin egotea gustuko dut. Lau urte daramatzat Ordiziako Bertso Eskolan.

EUSKAL MITOLOGIA ETA NI

Txikia nintzenean

nituen ikasi

Mari, Basajaun eta

lamien orrazi

hor mitologiari

beldurra zen hasi

ta beldur hori joan

da hazi ta hazi

 

Mari ta lamietan

nuen nik pentsatzen

beste guztin beldurra

bainuen sentitzen

erronka bati helduz

ta asko damutzen

Ataungo mitologi

gaura joan nintzen

 

Beldurra gainditzeko

behar da  bultzada

orain basajaunekin

ni ez naiz ikara

eta barruan ez zait

sortzen lurrikara

beraz mitologia

gauza ederra da

 

Kondaira asko daude

ta mila sorrera

pertsonaia bakoitzak

berea gainera

baina hau da nik behintzat

daukadan galdera

Euskal Mitologia

egia ote da?

 

DOINUA: Gizona da zoroa