Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Idazlehiaketa

LEA GALPARSORO ELIAS

D Maila Bertsoa 1. saria
Ni Lea naiz eta 14 urte ditut. Ordiziako Jakintza Ikastolan ikasten dut. Bertsolaritza, eskubaloia eta euskal dantzak gustatzen zaizkit. Ordiziako Bertso Eskolako ikaslea naiz bederatzi urte nituenetik. Musikazalea ere banaiz.

NERABEZAROAREN GAZI-GEZAK

Nire gela ta nere bizitza

biak desordenatuta

gurasoen begiradetatik

guztiz deskonektatuta

dortoka txiki baten antzera

barruraka uzkurtuta

nerabezaroaren bidean

norantza gabe galduta

 

Kobazuloaren bukaeran

beti hor dago argia

bide honetan babesten nauen

lagunen sare handia

pertsona txarrak beti hor daude

hori da gaurko egia

lagun txarra desertua degu

ona, aldiz, oparia

 

Snapchaten ta Instagramean

ondo agertzeko grina

irrifartxo faltsuen atzean

gordeta dago samina

gorputz eta bizi perfektura

denok iritsi ezina

errealitate ta pantaila

ez da batere berdina

 

Txikitan desiratzen nengoen

 nerabera iristea

 mutil laguna eduki eta

 lehen musua ematea

 lagunekin egunez ta gauez

 festaz festa joatea

 bertso guzti hauek eta gero:

 “Hobe ume izatea”

 

Doinua: Zazpi ahizparen gai den oihala