Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Idazlehiaketa

MAITE BASURTO OTSAGABIA

D Maila Bertsoa 2. saria
MAITE BASURTO OTSAGABIA

AZKEN BEGIRADA

AZKEN BEGIRADA

Doinua: Badira hiru aste

Ile zuria, esku leunak

zimurtutako azala

denok dakigu noizbait unea

iritsi egingo dala

haizeak hostoak eramaten

dituenean bezala

pixkanaka bazoaz ihesi 

denbora pasatu ahala.

 

Zure eskuen berotasunaz

gaituzu hazi ta hezi

zuri dizugun mirestasuna

nahiz eta zuk ez sinetsi.

Zure bizitzan zehar gainditu

dituzu oztopo, hesi…

baina beti momentu bakoitza

bihurtu duzu berezi.

 

Egun hartako begirada bat

eskainitako azkena

ez dudala berriz ikusiko

onartzea zait zailena

amona badoala entzunda

nik sentitu nuen pena

zuri esker ni banaizelako

gaurko egunez naizena.

 

Gaur ez zauden hontan joan nahi nuke

nik zure besoetara

eta nire indar guztiekin 

zuri eman besarkada

nahiz eta ezin izango dudan

jakin maite zaitudalala

izan zenuen azken taupada

maite zaitugunok gara.