ERLANTZ FURUNDARENA AGIRRE
FRIKIAK
Doinua: Andre txarraren bentajak
Gaztea izatea erraza
dela diote batzuek,
baina buruhauste ta arazo
aski badute gazteek,
taldearen parte izateko
zenbat komeria neskek!
Ta kiroletik ezin aldegin
hala nahi duten mutilek.
Astelehena iritsi da eta
berriz berdina entzuten,
asteburuko futbol partida
bakoitza errepasatzen,
munduan hori bakarrik dela
digute sinestarazten,
ikasiko ote dute inoiz
besteak ere ikusten?
Lagun arteko plan guztietan
neska-mutilak aparte,
mutil gehienek kirolarekin
burua erabat bete,
neskek dantza edota musika
gustukoagoa dute,
beste zerbait nahiago dugunoi
atea ixten digute.
Ahalegindu beharko lukete
ingurukoa ikusten,
inguruan dituzten aukerei
babes apur bat ematen,
konturatuko dira akaso,
zeinen zorte txarra duten!
Nik jarraituko dut ezberdina
edo “frikia” izaten.