Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Idazlehiaketa

ELENE GONZALEZ ARANBURU

B Maila Olerkia aipamen saria
Nire izena Elene da. Beasainen bizi naiz eta 14 urte ditut. Nire denbora librean, kirola egitea eta lagunekin egotea gogoko dut. Sari onek ilusio handia egin dit eta idazteko animo handia ematen dit.
ELENE GONZALEZ ARANBURU

NIRE SUSTRAIAK: AITONA ETA AMONA

Mendi gailurretik datorren haize leunak

nire hostoak ditu ferekatzen, 

nire enborra laztantzen, 

baina nire sustraiek zuen lurrari ondo diote eusten.

 

Urteak zuen aurpegian marraztuak,

denboraren eskutik doazen izpiak,

zuen begiak, iraganaren lehioak,

zuen hitzak, etorkizunaren ateak.

 

Esku zimurrek gaituzte laztantzen,

haurtzaroko munduak berpizten,

oraina elkarrekin gozatzen,

etorkizuna jorratzen.

 

Ametsek zuen doinua daramate,

gure pausoek zuen urratsak dituzte,

zuen segurtasunaren seinale

lasaitasunaren birtute.

 

Aitona-amona, zuen bizitzaren jarraipen gu,

zaintzen gaituzue, itsaso, zeru eta lur

zuen indarrak gure beldurra isiltzen du

zuen jakintasunak gure ziurgabetasuna argitzen du.

Horregatik eskerrak eman nahi dizkizuegu.

Maite zaituztegu