Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Idazlehiaketa

MAREN ITURRIOZ ETXEBERRIA

B Maila Bertsoa 1. saria
Maren naiz, 14 urte ditut eta Seguran bizi naiz. Txindoki institutoan ikasten dut, eta DBH3-an nago. Bi senide ditut, zaharrena Nahia da, eta 15 urte ditu, eta txikiena Amets da, eta 9 urte ditu. Nire ama Aitziber da, 48 urte ditu eta Seguran jaio zen, eta nire aita Jon Iturrioz da, 47 urte ditu eta Beasainen jaio zen. Nire zaletasunei dagokionez, dantza eta bertsoak dira gehien gustatzen zaizkidan gauzak.
MAREN  ITURRIOZ ETXEBERRIA

DENBORARI BEGIRA

DENBORARI BEGIRA



DOINUA: “Langile baten semea naiz ni

 

1. Egunak nahiz eta hogeita lau

ordu izan berez

guretzat libre direnak gutxi

dira zoritxarrez

denborak muga duenez

hala uste dut tamalez

besteentzako badaukagula

norberarentzat ez

 

2. Eskolan beti egon behar adi

langile ta trebe

extra-eskolarrek ere badute

nahikoa botere

eginbeharren titere

ez al gabiltza xelebre

ez baitaukagu tarte haundirik

aspertzeko ere

 

3. Derrigortuta egindakoak

bazterrera utzi

eta gustatzen zaigunetara

egin azkar jauzi

maite ditugunei eutsi,

ikasi ta erakutsi

egiten asko dakigu baina

disfrutatzen gutxi








4. Denborarik ez daukagula ta

bihotza taupaka

behar bezala ezin ikusi

bizitzaren mapa

ustez goaz aurreraka

ai baina a zer aldapa:

erlojuari begira beti

ta beti presaka

 

5. Mugikorrari ta pantailari 

lotuta zeharo

ondoan izan gabe sentitzen 

baikara arraro

esan beharrean nago

begiratu beharra dago

kanpokaldera gutxiago ta 

barrura gehiago

 

6. Zoriontasuna aurki dezagun

gauza txikiekin

ilusioa eta ametsak

sentitu gurekin

adiskide, lagunekin

ta familiakoekin

nahi ditugunak egiten eta

nahi ditugunekin