UXUE ARRATIBEL SARASOLA
ITXAROTEAREN EDERTASUNA
Itxaroteak badu edertasuna,
maitasunak eta pazientziak duen leuntasuna.
Intxaur kolore, begi leun,
beldurrak narama neu.
Masail ezti, aho polit,
esperantza daramat nik.
Mugimendu fluxu baten erdian harrapatu nauzu,
tristura eta maitasuna eskutik diardituzu.
Ni, hemen, bihotza eskuan,
zu, hor, ur izoztuan.
Malko ibai bat sortu da begien ertzean,
zure arima abiatzean.
Beste behin ere,
ez duzu pareko bat ere.
Beste behin ere,
ez duzu sentitzen ezertxo ere.
Ahanzturarako bidea dut nik konfuso,
zure bihotzean ni naiz intruso.
Dago hodeiez bidea lauso,
ez dugu egingo aurrerapauso.
Nire maitasunaren ibaia dago emari,
agur esan behar diot gainean dudan zamari.
Zu zaitut nik oztopo,
bizitzarekin egin duzu eta topo.
Presioa bularrean,
mundu oso bat eztarrian,
maite zaitudala esan nahiko nizuke,
maite nauzula pentsatzen dudan bitartean.
Beraz, betirako itxaroteak badu edertasuna,
zuk eta nik dugun maitasuna.