Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Idazlehiaketa

AMETS ZUBIZARRETA ETXANIZ

B Maila Bertsoa 2. saria
Ni Amets Zubizarreta Etxaniz naiz eta 15 urte ditut. Beasaindarra naiz. Kirola egitea asko gustatzen zait. Sorkuntza gustatzen zait, bai prosa eta bai bertsoa. Bertso hauekin kritika sozial bat egin nahi nuke, gure bizitzetan zakur bihurtu gabe otso izateko. Mugitzen ez denak ez baititu bere kateak sentitzen.

ZAKUR ALA OTSO?

DOINUA: Aita izena kanta beharrak

Lehertuta nago beste egun bat

ia deskantsatu gabe

neguan ilargia delako

otso guztiontzat jabe

jana ere urria izaten da

ene tripa dago grabe

soluzio bat okurritzen zait

nahiz ta zaila den hala ere

aurkitu nahi dut Txanogorritxu

berriz ere parez pare.

 

Beste egun bat aurrera doa

tripak jarraitzen du hutsik

janari bila nenbilenean 

atera da sasi artetik

hortxe ikusi dut nere aurrean 

eta gelditu naiz muturik.

Txanogorritxu agertu baita

kate batekin eskutik

babesten duen zakur bat dauka

jada ez du nire beldurrik.

 

Zakurrek eta otsook daukagu 

bastante antzeko traza

nahiz eta tartean badauzkagun 

bereizteko hainbat arraza

zakur ez dezu azkenaldian

nik beste goserik pasa

deskantsatu egiten dezu eta

bizia duzu jolasa

nola bihur dezaket nerea

zurea bezain erraza.



Otso zaharkitu egin zera

ni naiz zakur modernoa

orain lagundu egiten degu

babesteko naiz jaioa

egunerokoan erraz ditut 

jana eta lo goxoa

maitasuna ere ematen didate

eskainiz haien altzoa

gure etxera etor zaitezke

hau baduzu desioa.

Kontatzen duzun bizitza oso

polita eta ona da

oso gustura joango nintzen 

ni jabearen sofara

eta ze gustura hartu jabeak 

emandako besarkada

baina harritu naiz kate bat duzu

lepotik zintzilik hara!

otsoak askatasun guztian 

bizitzeko jaio gara

 

Erosotasunean jarrita 

bizitza erreza daukazu

baina konturatu gabe jasan 

dituzu hainbat abusu

bihotzetik esaten dizut nik

entzun zaidazu lehengusu

nahiz eta eduki ditzakezun  

hainbat muxu eta luxu

erosotasunaren kartzelan

askatasuna ahaztu duzu.