Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Idazlehiaketa

IZADI FURUNDARENA AGIRRE

B Maila Bertsoa aipamen saria
Izadi naiz, 15 urte ditut eta Beasaingo Ikastolan DBH 3.mailan nabil. Musika, dantza, zirkoa, lagunekin egotea…asko gustatzen zaizkit. Urteroko saiakera izaten da Beasaingo Idazlehiaketarako zerbait txukuna idaztea eta poz handiz jaso dut aurtengo saria.
IZADI FURUNDARENA AGIRRE

AURPEGIA

Doinua: Ari naizela, ari naizela

 

Azken aldian entzuten dira

zenbait tendentzia berri,

Tik-tok, edo Instagram aurrean

haur ta gazteak eseri,

ikur eta sticker bitxiak

aurpegiari ezarri,

baina orban ikusezinenak

gelditzen dira ageri.

 

Gai honekin medikuak dira

jende aurrera atera

haur ta gazteen azalarentzat

txarra dela esatera

zaharrak gaztetu nahian dabiltza

hori da duten joera 

gazteek berriz imitazioz

hartu dute bide bera.

 

Marka multinazional pila

arazo honen atzean,

aberasten baitira gazteak

hala manipulatzean,

haiek gustura egoten dira

gu Interneten sartzean,

espabilatu gaitezke edo

gaizki goaz gainontzean.

 

Irudi perfektuaren bila

dabil egungo gaztea

krema eta Skincare artean

pasa dezake astea,

kosmetikako produktuekin

mahai gaina bete-betea

baina oraindik falta zaiona:

erabiltzen ikastea.