ARATZ BIKUÑA ETXEBERRIA
EUSKAL PILOTA
Frontoia da gure etxe
pilota egoitza,
harri zaharren artean
entzuten da hotsa.
Eskuz edo palaz jo
tristura ta’ poza,
euskaldunen kirola
bihotzaren boza.
Pelotaria prest da
dena pentsatuta,
eskuak gogor lotu
takoz babestuta.
Sakea egiten du
indarrez botata,
pilota airean doa
denak prestatuta.
Atzera ta’ aurrera
hau bukatu nahian,
pilotakada oro
nerbio bizian.
Ikusleak zutik daude
oihuka gradetan,
txalo eta garrasi
guztien artean.
Esku-huska, remonte
xare, zesta-punta,
modalitate asko
denak maitatuta.
Herriz herri jokatzen
plazetan bilduta,
tradizioa bizirik
belaunez belaun da.
Pilotariak dira
gure izarretan,
Oñatz eta Albisu
horien artean.
Gaur ere gazteak
haien bideetan,
kirol hau mantentzeko
mende guztietan.
Euskal nortasunaren
ikur preziatua,
pilota jokoa da
altxor maitatua.
Indar ta trebezia
dena da batua,
gure kulturan dela
ondo errotua.