LUR MUXIKA MUNDUATE
EUSKAL HERRIA
EUSKAL HERRIA
Doinua: itsasoari begira
1.Kobazuloak, lehizeak etxe
itsasoa gure bihotz
baso ta ibai, mendi gailur ta
uda bero ta negu hotz
suan ondoan pasatzen zuten
neguko elur ta izotz
eman zutena aitortu arren
noski gertauko naiz motz
eginik dagon bidetxurrean
jarraitu beharko zorrotz
2.Erromatarrak etorri ziren
Arabiarrak hurrengo
gure nortasun eta kultura
suntsitu nahi zuten ondo
baina euskaldunak makurtu ez ta
foruak babestu sendo
hainbat borroka, gerra ta guda
askatasunaren gogo
euskera hartu giltza modura
eginez denak hemengo
3.Erresumak sortu lurraldetan
Nafarrokoa gorena
bertan Iruña, Olite, Naipes
herrien batasun sena
itsas ertz eta mendi gailurrek
babesten zuten barrena
baina etorri zen indar arrotza
haustu nahi zuen sistema.
mendi artean indarrez eutsiz
askatasuna zen lema
4.Zeru beltz hura gogoan daukat,
sua piztu zen herrian,
bonben oihartzun hotzak jo zidan
bihotz barruko harrian.
Mila hildako lurrean utziz,
ametsak itoz ke artean,
herri osoa suntsitu zuten
gau beltz haren erdian.
Baina ez gara amore eman,
zutik gaude oraindikan,
5. Iraupenaren seinale dira
hizkuntza ta harmarria
gaur garenaren euskarri bat da
adibidez baserria
gutxi batzuen militantzia
da adierazgarria
nik ere bertso hauetan egin
nahi nuke nere aldarria
herriak soilik salba lezake
gure den Euskal herria
6. Borrokan darrai euskal herriak
bere nahia bete dezan
pertsona asko hil da bidean
eta gehiegi euskal gintzan
teoriari kasu gutxigo
eta lan gehio ekintzan
kaleak hartu borrokan jarrai
beste batzuk egin gixan
lehen ziren eta gaurre(ere) bagara
garelako baietz izan