Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
  • Idazlehiaketa

LEIRE SARASOLA AUZMENDI

B Maila Olerkia aipamen saria
Kaixo! Leire Sarasola nauzue eta 15 urte ditut. Beasaingo La Salle ikastetxean DBH4.maila egiten ari naiz aurtengoan. Nire gustuko arloen artean musika eta idaztea daude. Sormena bezala, etengabe loratzen gara gu ere. Hurrengo olerkian eztanda botanikoarekin irudikatu nahi izan dut loratzea, sormenaren mugei ateak zabalduz, eta ideiek ihes egin ez dezaten sustraiak tenkatuz.
LEIRE SARASOLA AUZMENDI

EZTANDA BOTANIKOA

 

Solte egon nahi duen lore, 

sustraien uhalez preso al zaude?

Kolore arrosazko idi-bihotz,

bitxiloreen aralde,

ez ote horiek haien amilbide?  

 

Bide bazterreko mitxoleta dotore,

urtaro honetako azken akorde,

txikori belarren lili horien kolore,

uda hasieren hoskide,

helmugaren atean emango dute amore?

 

Lore-hautsez beteriko ekilore,

berotasun, poztasun, ohore,

eguzkiari diote adore,

geranioekin zelai zabaletan kontraste,

lurzoruan erditzeko prest daude?

 

Zuriz jantzi da kala,

goizero ihintz zuriak egiten duen bezala,

askatu da sustraien uhala,

melodia botanikoa da albiste,

loraldia iritsi da, jada.