Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
  • Idazlehiaketa

MEDER ARSUAGA SAEZ

A Maila Olerkia aipamen saria
Meder Arsuaga naiz, 17 urte ditut eta Ordizian bizi naiz. Derrigorrezko bigarren hezkuntza ikasi ostean, Batxilergo biosanitarioa ikasten ari naiz Oianguren ikastetxean. Oso gustuko dut lagunekin egotea eta kirola egitea. Nire kirolik gustukoena saskibaloia da.
MEDER ARSUAGA SAEZ

BETIKO IZAN BEHARKO ZENUKE

 

 

Musika duzu aldatu eta 

Musikak zaitu aldatu 

Nire negarra ere askotan 

Duzu irribarre  bihurtu 

 

Eskaini dizkidazun urteak 

Soilik ditzaket eskertu 

Momentu txarrak ahaztu eta 

Onenez gogoratu 

 

Txikitatik zure altzoan 

Maitasunez nauzu hartu 

Eta maitasun hori guztia 

Momentu oro dut islatu 

 

Zure irribarre goxoa 

Beti aurpegian margoa 

Hiztegian duzu zuk 

Goxotasun mintzoa 

 

Zimurrak, orbanak eta 

Esperientziaz beteriko azala 

Egunerokoan azaltzen 

zara zu bikaina. 

 

Maitasuna zu zara

eta horregatik izan beharko zinateke

inmortala

 

Ilea zilarrezkoa

eta bihotza urrezkoa

ni naiz ni zorionekoa

 

Zure barrea, doinu lasaia,

nire bihotzean dirauen oihartzuna.

 

Pazientzia handiz 

nire ibilera gidatu duzu

gauez itsasargia bezala,

nire argia zaitut.

 

Bizitzaren liburuan, zure kapitulua altxor hutsa da.

maitasuna bildu eta ematen , ondare gozo bat.

nire barruan aurkituko duzu beti ,

zure esentziak distira egingo duen txoko bat.

 

Segi ezazu aurrera aitona 

Nahiz eta hatzak nekatu 

Zure eskusoinuaren soinua 

Ez dadin inoiz bukatu