F maila

Intza Agirre Yarza

F Maila Prosa 3. saria
Nire izena Intza Agirre Yarza da, Beasainen bizi naiz eta 9 urte ditut. Alkartasuna Lizeoa eskolan ikasten ari naiz eta Lehen Hezkuntzako 4. mailan nago. Margotzea gustatzen zait, pianoa jotzea eta kirola egitea. Baina gehien gustatzen zaidana irakurtzea da, beste mundu batean sartzea bezala da niretzat.
Intza Agirre Yarza

Txindokiko kobazuloa

     Behin batean Izar eta Itsaso mendira joan ziren. Txindoki izena zuen mendiak. Oso pozik zeuden, aspalditik ez zirelako joan.

     Ibiltzen hasi zirenean, zaldi batzuk ikusi zituzten. Izar zaldi baten gainean jarri eta erori egin zen. Itsaso barrezka hasi zen eta gero jarraitu egin zuten. Beranduago ardiak ikusi zituzten eta Itsasok ardien kaka zapaldu zuen; oraingoan Izarrek egin zuen barre.

     Orain ez duzu asmatuko ze ikusi zuten! basurdeak! bai bai! Izar eta Itsaso beldurtu egin ziren eta korrikan hasi ziren. Aurrera, aurrera eta aurrera egin zuten eta bide erdia egin zuten. Izarrek hor bazkaltzeko proposatu zuen. Itsasok gosea zuenez, baietz esan zuen eta hor bazkaldu zuten.

     Bukatu zutenean aurrera jarraitu zuten. Izarrek harri bat ikusi zuen eta haren gainean eseri zen. Bapatean... Suge bat atera zen! Izarri koska egin izango zion, Itsasok ez balu ikusi eta segituan makil batekin hil. Gero liztorrak ikusi zituzten eta biei zizta egin zieten. Korrikan hasi eta gailurrera iritsi baino lehen, kobazulo bat ikusi eta sartu egin ziren. Ilun zegoen eta hotz handia egiten zuen. Itsasok esan zuen :

     - Behintzat ura dago. 

Izar ura edatera joan zen, baina zikina zegoen eta lurrera bota zuen. Bapatean, gizon baten ahotsa entzun zuten:

     -Ez bota ura, gutxi gelditzen da eta!

     Beldurtu egin ziren. Gizonak esan zien ezin zuela kobazulotik atera eta gehiago beldurtu ziren oraindik. Korrikan joan ziren eta ez ziren gehiago itzuli. 

     Hori hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Larraitzeko plazan.