F maila

NORA DEL RIO ETXEBERRIA

F Maila Prosa 2. saria
Nora Del Rio Etxeberria naiz. 9urte ditut eta 10 egingo ditut otsailaren 27an. Alkartasuna Lizeoan ikasten dut, 4. mailan nago. Beasaindarra naiz eta kirola egitea gustatzen zait.
NORA  DEL RIO ETXEBERRIA

"GARAZI KOLORETSUA"

Duela urte batzuk, 2010. urtean, gauza harrigarri bat gertatu zitzaion gure herriko neska bati. 16 urteko neska bat zen eta Garazi izena zuen. Garaziri bullyng egiten zioten, koloretsua izateagatik, hau da, beti kolore askoko arropak janzteagatik eta gauza koloretsuak edukitzeagik.

Egun batean, kalean zihoala, Garazik ate arraro bat ikusi zuen eta sartzea bururatu zitzaion. Barruan zer zegoen ikusi zuenean, liluratuta esan zuen:

-Alaaa, joko areto bat da!

Ordutik, Garazi hara joaten hasi zen jolastera, ahal zuen egun guztietan eta ordu guztietan. Egun batzuk pasatu ziren. Jendeak ez zuen Garazi ikusten eta galdezka hasi ziren: “Non dago Garazi?”.

Orduan, jendea Garazi bilatzen hasi zen herriko kaleetatik. Halako batean, neska batek ate arraroa aurkitu zuen eta sartu egin zen. Han. Garazi ikusi zuen.

-Zer egiten duzu zuk hemen?-galdetu zion neskak.

Orduan Garazik erantzun zuen:

-Eta zuk zer egiten duzu hemen? Nik pentsatzen nuen bullyng egiten zenidatela, koloretsua izateagatik eta, horregatik, babestu naiz joko areto honetan-erantzun zuen Garazik.

Orduan neskak esan zion:

-Areto hau oso koloretsua eta dibertigarria da. Eta zu ere horrelakoa zara. Gelako lagunei erakusten baldin badiezu leku hau, zu errespetatzen hasiko dira. Kolorea garrantzitsua dela konturatuko dira, ikusiko duzu!

Orduan Garazik pentsatu zuen denei erakustea leku hura eta, jendeak ikusi zuenean, emozionatu egin ziren:

-Nolako joko areto polita. nolako koloreak!-esan zuten denek. Orduan Garaziri eskerrak eman zizkioten eta Garazik harrituta esan zien:

-Zergatik hainbeste eskerrikasko?

Gelako lagun batek erantzun zion Garaziri:

-Ate hori orain arte ez da inoiz ireki eta zuk, Garazi, ireki duzu. Kolorea ekarri duzu gure eskolara eta herrira, eskerrik asko.

Orduan jendea koloretsu jazten hasi zen eta handik aurrera eskola koloretsuena bihurtu zen.