F maila

Joseba Castillo Fontecha

F Maila Prosa aipamen saria
Kaixo ni Joseba izeneko mutiko bat naiz, Beasainen bizi naiz eta nire denbora librean saskibaloian jolastea gustatzen zait.
Joseba Castillo Fontecha

HILOBI MADARIKATUA

Bazen behin, duela urte asko, Egipton gertatutako istorio bat. Abderraman IV.a Egiptoko faraoi indartsu eta ospetsua zen. Katuaren burua zuen eta gizonaren gorputza. Guda asko irabazi zituen baina, Mesopotamiako Ramses erregeak burua moztu zion guda batean. Hil zenean, bere urre eta bitxi guztiak bere hilobian gorde zituzten. 1959.urtean arkeologoek hilobia ikertzen hasi ziren eta aurkitu zutena ikaragarria izan zen. Hilobiaren ondoan kobazulo txiki eta zahar bat zegoen eta Mohamed izeneko gizon batek han ezkutatu zuen altxorra eta gero Londresera eraman zuen. Baina herriko pertsona batek ihes egiten ikusi zuen eta arkeologoei dena kontatu zien.

 

Londresen Rodrick izeneko gizon jator bat bizi zen, museo baten gidaria zen eta oso ikerlari ona. Arkeologoak berarekin harremanetan jarri ziren, Mohamed aurkitzeko eta gidariari bere argazki bat bidali zioten. Egun batzuk pasa ondoren, jakin zuen Mohamedek urrea eta bitxiak saldu nahi zituela Londresen eta behin museo batean aurkitu zuen lapurtzen ari zen bitartean. Biek ezpata bana hartu zuten eta hau esan zioten elkarri:

  • Mohamed, utzi urrea! -esan zuen Rodrickek.
  • Ez, ez dut inoiz utziko, nirea da.
  • Ondo dakizu urre hori ez dela inoiz zurea izango.
  • Ba orduan…

Biak borrokan hasi ziren, Mohamedek zauri gutxi zituen, baina Rodrickek aldiz zauri ugari, hankan, besoan, lepoan eta larriena sabelean. Hil zorian zegoen, baina orduan, ezpataren punta Mohameden bihotzean sartu eta hil egin zuen.

 

Rodrickek ospitalean egon behar izan zuen 3 hilabetez, zauriak ondo sendatzeko eta ondo jarri zenean, erabaki garrantzitsu bat hartu zuen. Egiptora itzuliko zela eta lortutako urre eta bitxi guztiak Abderramanen hilobian utziko zituela berriro. Hilobian sartu zenean, ahots sakon bat entzun zuen:

  • Eskerrik asko urrea ekartzeagatik, baina hain ona izateagatik, opari bezala urrea guztia zuretzat izango da.

Orduan Rodric pozez beterik Londresera itzuli zen. Diru pixka bat bere familia eta lagunen artean banatu zuen eta beste guztiarekin Londresen eta Egipton ikastolak eta ospitaleak egin zituen, dirurik ez zuten haurrentzat.

 

Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalbazan eta atera dadila Beasaingo plazan.