F maila

Kaia Zubizarreta Etxaniz

F Maila Prosa aipamen saria
Nire izena Kaia Zubizarreta Etxaniz da, 9 urte ditut eta 2013ko otsailaren 17an jaio nintzen. Beasaingo Andramendi Ikastolako 4.mailako ikaslea naiz. Nire zaletasunik handiena futbolean jolastea da, eta baita lagunekin jolastea ere.
Kaia Zubizarreta Etxaniz

Ikasitakoa opari

Bazen behin Uxue izeneko neska bat, 10 urte zituen. Oso neska alaia eta ausarta zen, baita azkarra ere, baina azterketa asko suspenditzen zituen. Asko gustatzen zitzaion lagunekin futbolean jolastea eta baita Olentzero eta Mari Domingiren opariak jasotzea ere.

Abenduak 22a iritsi zenean, Uxuek Olentzero eta Mari Domingiri gutuna idatzi zien, eta gutunak zera zioen: 

"Kaixo Olentzero eta Mari Domingi agurgarriak:

 Aurten oso ondo portatu naizenez opari hauek eskatzen dizkizuet:

  • Koronabirusa betiko joatea.
  • Realak ni fitxatzea.
  • Azterketarik ez suspenditzea.
  • Lagunekin futbolean jolasten ez haserretzea eta lagunekin oso ondo pasatzea.

Agur."

Uxue oso pozik zegoen gutunarekin. Bat-batean Uxueren mugikorra entzun zen "tiriririri". Whatsapp-a zen, eta gainera lagun taldekoa. Zera zioen whatsappa-k: “Gaur 17:00etan plazan?”. Denek  baiezkoa erantzun zuten,  baita Uxuek ere. 17:00ak iritsi ziren eta bertan zeuden denak, jolasten, hitz egiten... Uxue bere lagun min Unaxekin hizketan ari zen, eta Uxuek zera esan zion:

–Idatzi al diezu gutuna Olentzero eta Mari Domingiri?

–Bai, noski, nola ez ba? Urteko egunik onenerako prest nago!!! –erantzun zion Uxuek.

–Tira, Unax, goazen futbolean jolastera, bestela izoztuta geldituko gara!

–Ados, ados! –esan zion Unaxek.

Orduan futbolean jolastera joan ziren; jo eta su ibili ondoren etxera joateko ordua iritsi zen. Etxera iritsi zenean hor zeuden bere aita Jokin, bere ama Edurne eta bere anaia Beñat ere, pizzak egongelan jarrita eta telebista piztuta. Uxue gogoratu zen ostirala zela eta nola ez Go!azen ikusteko ordua zela. Denak sofan eseri ziren pizzak jaten. Go!azen oso interesgarri zegoen baina orduan, hurrengo atalaren aurrerapena erakutsi zuten, eta horrek esan nahi zuen jada amaitu zela. Uxue oso nekatuta zegoen eta ohera joan zen. Asko harritu zen bere anaia Beñatek ez zuelako zirikatu, baina, hala ere, Uxuek “ondo lo egin!!!” esan eta lotara joan zen. Hurrengo egunean oso eguraldi txarra zegoenez, etxean geratu zen bere pelikula gustukoena ikusten, “Harry Potter”. Ederki egon zen. Konturatu orduko 22:00ak iritsi ziren eta ohera joan zen, hurrengo eguna abenduak 24 zelako eta oso egun handia zelako. Hurrengo eguna iritsi zen eta baserritar arropak jantzita lagunekin dendatik dendara abestera joan zen. Goiz eta arratsalde ibili ziren kantatzen. Diru asko lortu zuten, baita goxokiak ere. Gaua iritsi zenean, amonarengana joan ziren afaltzera. Afaldu ondoren, txirrina entzun zen, “din dong”; pasillora joan eta bertan zegoen gutun-azal bat Uxue izenarekin. Gutun-azala ireki zuen eta bertan 100€ zeuden, urtero bezala. Hunkitzen hasi zen, jada opari bat jaso zuelako. Oparia ongi gorde zuen eta egongelara joan zen telebista ikustera. Konturatzerako 00:00ak jo zuten eta etxera joan ziren bere familia eta bera. Uxuek eta Beñatek hortzak garbitu zituzten eta urduri-urduri ohera joan ziren. Uxuek bazekien hurrengo egunean ez zela kaxarik egongo beretzat, bere opari gehienak ikusezinak zirelako. Hurrengo eguna iritsi zenean, Beñatek iratzarri zuen:

–Uxue, esnatu!

–Ados, ados –erantzun zion Uxuek.

Zuhaitzera joan eta pentsatu bezala ez zegoen Uxue izeneko kaxarik. Baina Uxue oso pozik zegoen. Bat-batean mugikorra entzun zen eta Uxuek hartu zuen, bere amona zen. 

–Zer gertatzen da? –galdetu zion Uxuek.

–Ezer ere ez, ez nintzen ongi sentitzen eta anbulatoriora joan naiz pcr froga egitera. Positibo eman dut.

–Ongi da, deskantsatu –erantzun zion Uxuek.

Uxueren aurpegia tristetzen hasi zen.

–Jo, opari bat gutxiago, koronabirusa inguruak dabil oraindik!

–Lasai neska! Seguru beste opari batzuk izango dituzula –esan zion Beñatek.

–Bai, bai, seguru –erantzun zion Uxuek ironia puntu batekin.

Handik gutxira azterketa bat zuela gogoratu zuen Uxuek, eta ikastera joan zen. Ordubetera Uxueren mugikorra entzun zen. Whatsapp-a zen, eta honela zioen: “Geldituko gara 16:15etan goxoki denda aurreko parkean?” Gehiengoak baiezkoa erantzun zuen. Uxuek denbora behar izan zuen pentsatzeko, baina azkenean etxean geratu zen ikasten. Egun batzuk pasa ziren baina ez zuen Realaren deirik jasotzen. Azkenean azterketa egiteko eguna iritsi zen. Uxuek oso lasai egin zuen azterketa, bazekielako nota ona aterako zuela; hurrengo egunean, ordea, azterketa jasotzera joan zen eta emaitzan 1,9 jartzen zuen. Uxue tuntun aurpegiarekin gelditu zen. “Beste opari bat gutxiago” pentsatu zuen, eta lagunengana joan zen. Lagunekin elkartu zenean, borobil batean eseri ziren opariei buruz hitz egiten. Batzuk esan zuten eskatutakoa baino opari gehiago ekarri zizkietela, eta beste batzuk ez ziela eskatutakoa ekarri… Uxue haserretzen hasia zegoen, baina  hala ere,  hilabete bat itxaron zuen ea Realak deitzen zion. Urtarrilaren 24a izan arte itxaron zuen, baina hala ere, ezer ere ez. Orduan Olentzero eta Mari Domingiri beste gutun bat idaztea pentsatu zuen. Paper bat hartu eta hantxe hasi zen gutuna idazten: 

“Kaixo Olentzero eta Mari Domingi:

Ez dut ulertzen zergatik ume batzuei ez diezuen opari bakar bat ere ekartzen eta beste batzuei berriz eskatutakoa baino gehiago, eta beste batzuei eskatu ez dituzten opariak soilik. 

Agur. 

Uxue.” 

Uxue kalera atera zen gutuna posta zerbitzura eramatera. Egun batzuk igaro ondoren, gutuna iritsi zitzaien Olentzero eta Mari Domingiri. Lasai-lasai irakurri zuten eta ondoren Uxueren etxera joatea pentsatu zuten, berarekin hitz egitera. Etxeko txirrina jo eta Uxuek berak ireki zien atea. Olentzero eta Mari Domingik azaldu zioten berak eskatutako opariak bere esku zeudela, eta horretarako berak asko saiatu beharko zuela. Denbora batean hausnartzen egon eta gero, Uxuek pentsatu zuen arrazoi zutela.