F maila

Lohitzune Iglesias Anunzibai

F Maila Prosa 1. saria
Ni Lohitzune Iglesias naiz, 8 urte ditut eta Andramendi ikastolako ikaslea naiz. Nire zaletasunen artean dantza egitea eta PlayMobilekin jolastea dago.
Lohitzune Iglesias Anunzibai

Kartoizko pianoa

Bazen behin Maria izeneko neska bat. Bere ilea marroia zen, intxaurrak bezain polita eta zeruaren koloreko begi zoragarriak zituen. Gainera, pianoa jotzen zuen herriko musika eskolan.

Mariak orduak eta orduak pasatzen zituen pianoa jotzen, asko gustatzen zitzaiolako. Gainera, orain dela urte batzuk, tekla txuri-beltzak zituen paino bat oparitu zioten aitatxok eta amatxok.

Egun batean, ikastolatik etxera iritsi zen Maria, pianoa jotzeko asmoz. Baina halako batean, bere pianoa ez zegoela konturatu zen eta bere gurasoei galdetu zien:

-Non dago nire pianoa?

-Ba, pianoa saldu beharra izan dugu- erantzun zuen amak ahots dardartiz.

-Baina, zergatik?- galdetu zuen Mariak harriduraz.

-Gure lantokia itxi egin dute eta aitatxo eta ni lanik gabe geratu gara.

Orduan, Maria, triste eta haserre aldi berean, negar batean joan zen bere gelara. Handik gutxira, aitak afaltzeko ordua zela esan zion baina Mariak ez zuen goserik sentitzen, haserrea baizik.

Aste batzuk geroago, beste herri batera joan behar izan zuten bizitzera. Herri berriak Melodia zuen izena, baina izen oso polita iruditu zitzaion arren, Mariak oso triste jarraitzen zuen. Ikastola berria, lagun berriak egin beharra… eta gainera, pianoa. Pianoaren falta handia sumatzen zuen.

Etxe berria ikusi zuenean, asko gustatu zitzaion. Oso koloretsua zen eta bere gelako paretetan, musika notak zeuden. Egongelan, berriz, kartoizko kaxa handi batzuk ikusi zituen eta zertarako izango ote ziren pentsatzen hasi zen.

Hurrengo egunean, ikastola berrira joateko lehen eguna zen eta eguna, nahiko ondo joan zen. Lagun berriak egin zituen eta irakasleak jatorrak iruditu zitzaizkion. Ikastola polita eta txikia zen. 

Ikastolatik irteteko ordua iritsi zenean, korridorera atera eta aldameneko gelan piano eder bat zegoela ikusi zuen. Mariari, bihotzak, bulkada handi bat eman zion.

-Hau poza!- esan zuen bere barnerako.

Eta une horretan bertan, egun batzuk lehenago egongelan ikusitako kaxa handi horiekin zer egin bururatu zitzaion. Kartoizko kaxak hartu eta piano eder bat sortuko zuen.

Etxera iritsi orduko, kaxa txuri eta marroiak mozten hasi zen, arratsalde osoa eskulanetan pasa zuelarik. Eta azkenean… Hortxe zuen bere kartoizko pianoa, notak entzuten ez ziren arren, gordeta zituen partituren laguntzaz soinu ederrak sortzea lortu zuena. 

Azkenean, aldaketa ez zen horren txarra izan. Bere gurasoek lana aurkitu zuten Melodian, eta denbora bat igaro eta gero, Maria herriko musika eskolan hasi zen.