E maila

Erlantz Furundarena Agirre

E Maila Prosa aipamen saria
Erlantz naiz, hamar urte ditut eta Beasainen bizi naiz. Beasaingo Ikastolan 5.mailan nabil eta nire zaletasunen artean honako hauek daude: Futbola, dantza, musika, eskalada, mendia eta irakurketa. Batez ere, fikziozko ipuinak.
Erlantz  Furundarena Agirre

Koloretako dragoia

Orain dela ehun urte baino gehiago, baziren dragoi batzuk lau erresumetan bizi zirenak: haizearena, lurrarena, urarena eta suarena. Erresuma bakoitzeko dragoiek kolore bera zuten, baina egun batean suaren erresuman koloretako dragoi bat jaio zen eta bere gurasoek horrelakorik nahi ez zutenez,  erreka batean utzi zuten.

 

Handik egun batzuetara, dragoikumea errekaren ibilbideari jarraituz haizearen erresumara iritsi zen. Dragoi zuri batek ikusi eta hartu zuen.  Kumea hotzez dardarka zegoen, horrenbeste denboraz errekako uretan ibili zelako. Dragoi zuriak lagunei deitu eta elkarrekin ur epeletan sartu zuten bere onera bueltatzeko asmoz.

 

Koloretako dragoia haziz joan zen eta bere azal koloreak kolore disdiratsuz estalia jarraitzen zuen. Erresuman dragoi guztiak aztoratuta zebiltzan, gizakiak berriro ere euren erresuman sartzeko ahaleginetan zebiltzala zabaldu zen. Hori horrela, haizearen erresumako erregeak koloretako dragoiari deitu eta honela esan zion: 

 

-Zu zara aukeratua, Traker izango da hemendik aurrera zure izena. 

-Traker?-esan zuen dragoiak. 

-Bai, orain urte asko bazen hemen zu bezalako dragoi bat, hura ere Traker zen. Baina egun batean gizakia agertu eta dragoi guztiak akabatzen hasi ziren. Traker izan zen hauei aurre egin eta gure erresuma salbatu zuena. Bera zahartuta gure artetik joateko zenean, bera bezalako beste bat agertuko zela esan zigun. Eta hara! Orain zu hemen zaude.

Haizearen erresumako erregeak egoeraren berri eman zion. Gizakia hurbil zebilela eta borrokarako prestatzen hasi behar zutela. Trakerrek erresumako dragoi indartsuenak bildu eta gogor entrenatzen hasi ziren. 

Entrenamenduak jarraitzen zuen bitartean, Traker Uraren erresumara joan zen lehenengo. Nahikoa lan izan zuen bertara iristen, marrazo hegalariak, lehoi-otsoz betetako sabanak…denetik pasa behar izan zuten. Bertako erregearekin hitz egin eta dragoi indartsuenak behar zituela esan zion, borroka egiteko prestatu behar zutela gizakiak euren erresumak suntsitzea nahi ez bazuen. Erregeak ez zion ezezkorik esan, eta bere erresumako borrokalari trebeenak, urdin kolorekoa denak, utzi zizkion.

Handik elkarrekin Suaren erresumara abiatu ziren. Bertan anakonda pozoitsuak, armiarma iletsu arriskutsuak…denei aurre egin behar izan zien, baina heldu ziren helmugara. Han ere bertako erregearekin hitz egin eta bere laranja koloreko dragoi gazte gihartsuenak utzi zizkion borrokarako.

Lurraren erresuma zuten azken geldialdia. Elkarrekin abiatu ziren hegan, lasai iritsi ziren erresumara baina dena hutsik zegoen. Ez zen ezer ageri, ez dragoi ez eta izaki bizidun txikienik ere. Traker basoetan, mendizuloetan, haitzuloetan begira hasi zen baina ez zen inor ageri. Halako batean, hegodun tigre erraldoi bat ikusi zuen eta berari galdetu zion:

 

-Dragoi berdeak ikusi al dituzu?

-Asko gizakiek akabatu dituzte eta ahal zutenak hor nonbait egongo dira ezkutuan- erantzun zion tigreak.

Hori horrela oihuka ibili zen erresuman zehar eta halako batean, harkaitz batzuen artetik dragoi berde batzuk agertu ziren. Haiek ziren bizirik geratu ziren bakarrak. Trakerrek beraien asmoen berri eman zien eta laguntzeko prest ote zeuden galdetu. Ez zuten inolako zalantzarik izan eta elkarrekin abiatu ziren Haizeren erresumara. 

Denbora guxi izan zuten elkarrekin entrenatzeko, baina bazuten maisu zahar bat, asko zekien eta berak erakutsi zien beraien indarrak erabiltzen eta indarrak elkartuz oraindik ere indar-bola handiagoa sortzen.

Azkenenan gizakia heldu zen, eta dragoiak Traker lehen lerroan zutela prest zeuden borrokarako. Trakerrek ematen zizkien aginduak eta berak ere konfiantza osoa zuen taldearekin, indartsuak ziren eta bazekien zerbait lortu nahi bazuten elkarrekin izan beharko zuela. Trakerrek barru-barrutik atera zuen koloretako su bolari, beste dragoi guztiek euren barruko indarrak gehitu eta gizakia garaitzea lortu zuten. Taldean beti, errazagoa baita helburuak lortzea.