E maila

Garazi Miguez Etxeberria

E Maila Prosa 1. saria
Ni Garazi Miguez naiz, 10 urte ditut eta ekainaren 25ean jaio nintzen. Andramendi ikastolako ikaslea naiz, eta nire zaletasunak ondorengoak dira: Dantza egitea, lagunekin ateratzea, korrika egitea, atletismoa… Nahiz eta irakurtzea ez dudan oso gustoko, idaztea asko gustatzen zait.
Garazi Miguez Etxeberria

Azken orrialdeko mezua

Amaiur bere gurasoekin eta bere bi anai-arrebekin bizi zen Beasainen. Ez zen oso altua eta 13 urte zituen, ilea luzea zuen kolore gorrikoa, udazkeneko hosto bat bezalakoa. Begiak oso urdinak zituen itsasoa bezain urdinak. Sudur eta ezpain txikiak zituen. Izaeraz berriz ausarta, alaia eta azkarra zen. 

 

Gorroto zuen irakurtzea. Bere amak aldiz, egunero-egunero liburutegira bidaltzen zuen irakurtzera. Egunero bezala apirilaren 15ean liburutegira joan zen liburu baten bila. Pasiloetatik zihoala bere izena entzuten hasi zen: -Amaiur Amaiur!

Amaiurrek ahotsari jarraitu zion eta liburu batekin topatu zen. 

 

-Baina, baina zer gertatzen da hemen? LIburu bat nire izena esaten ari da!- esan zuen Amaiurrek.

-Zer esaten ari zara? Txoratuta al zaude? Segi ezazu etxera irakurtzera eta eman ezazu pakea, beti molestatzen zabiltza eta!- erantzun zion liburutegiko langileak.

 

Orduan Amaiurrek etxerako bidea hartu zuen eta bidean lauzpabost lagunekin topo egin zuen eta denei gertatukoa kontatu zien baina inork ez zion sinestu.

 

Etxera iritsi zenean amari kontatzen hasi zen:

-Ama badakizu zer gertatu zaidan liburutegian gaur? -galdetu zion Amaiurrek. 

-Zer gertatu zaizu ba? -erantzun zion amak.

-Norbait edo zerbait nire izena esaten hasi da eta jarraituz-jarraituz liburu batekin topo egin dut. Ama uste dut liburua deitzen ari zitzaidala -esan zion Amaiurrek.

 -Amaiur, irudipenak izango ziren - esan zion amak.

-Ama benetan ez direla irudipenak izan, sinestuidazu behingoz! -esan zion Amaiurrek.

-Amaiur segi zure logelara mesedez eta utz itzazu irudipenak gaurkoz! -esan zion amak.

Amaiur bere logelara joan zen triste eta  haserretuta, bere amak eta lagunek sinesten ez zielako.

 

Amaiurren gaurik txarrena izan zen, ez zuen begirik bildu gau osoan eta inoiz ez bezala deseatzen zegoen berriro ere liburutegira hurbiltzeko.

 

Iratzargailuak betiko orduan jo zuen eta ziztu bizian altxatu zen ohetik ikastolara joateko asmoz. Gosaldu, jantzi eta motxila soinean zuela, ikastolarantz abiatu zen. BIdean zihoala liburutegiko atearekin topo egin zuen bete-betean eta barrura sartu zen bi aldiz pentsatu gabe. 

 

-Kaixo egunon -esan zion liburutegikoari.

-Kaixo gaztetxo, zer zabiltza ordu hauetan hemen? Ez al zenuen ikastolan egon beharko?

-Em… bai… beno… liburu baten bila etorri naiz, hura hartu eta segituan alde egingo dut -erantzun zion langileari.

 

PIxkanaka-pixkanaka aurreko eguneko liburua zegoen lekura hurbiltzen hasi zen baina ez zuen bere izenik entzun eta triste jartzen hasi zen. Orduan konturatu zen burutik jota zegoela bere lagunek eta amak esan zioten moduan.

 

Baina bapatean, bere izena entzun zuen eta motxila lurrera bota eta ziztu bizian joan zen berriro ere liburuarengana. Ireki zuen eta orri txuri-txuriak zituela konturatu zen. Benetan harrigarria iruditu zitzaion.

 

-Zergatik egongo ote da liburu guztia txurian?-esan zuen Amaiurrek ahots altuan.

Eta  liburua zerbait idazten hasi zela konturatu zen.

-Ni liburu magiko bat naiz, galdetzen didazun guztia erantzun dezaket -erantzun zion idatziz liburu magikoak.

- Liburu magiko bat zara! -esan zuen Amaiurrek harrituta.

-Neskato, zer zabiltza bakarrizketan? Ikastolara joan behar duzu edo gurasoei deitu beharko diet hemen zaudela esanez! -esan zion liburutegikoak.

-Bai bai banoa baina arratsaldean itzuliko naiz, bai horixe!- esan zion poz-pozik Amaiurrek.

 

Ikastolako eguna luze baina luzeagoa egin zitzaion eta arratsaldean bere amari berarekin liburutegira joateko eskatu zion zer gertatzen zen ikusteko baina amak beti bezala ez zion kasurik egin eta liburua etxera eramatea erabaki zuen.

 

Afaltzen ari zirela, gurasoen logela ingurutik Amaiurren amaren izena behin eta berriz entzuten zen eta ama-alabak mahatik altxa eta gurasoen logelarantz hurbiltzen hasi ziren.

 

-Josune, hemen nago zure alabaren logelan, zatoz zatoz hona! -esan zuen liburu magikoak.

Josune logelara sartu zenean, benetan txundituta geratu zen gertatzen ari zenarekin eta alabari barkamena eskatu zion ez sinesteagatik. 

 

-Josune, kasu gehiago egin beharko zenioke zure alabari. Kalitatezko denbora gehiago eskaini behar diozu, zure alaba oso maitakorra eta azkarra da eta ez zaio liburutegira joatea gustatzen baina bai marraztea eta inoiz ez diozu berak esandakoari kasurik egiten. 

 

Orduan Josunek bere alaba Amaiur besarkatu zuen eta barkamena eskatu zion.

 

Liburu magikoa ere hunkitu zen eta mezu bat helarazi zien azken orrialdean biei eta honela esaten zuen;

 

“Gozatzen den denbora bizitako benetako denbora da”