E maila

MAIDER IRURETAGOIENA ALBISU eta ENARA CID SALSAMENDI

E Maila Bertsoa 2. saria
Kaixo! Maider Iruretagoiena Albisu eta Enara Cid Salsamendi gara. 2011an jaioak gara. Beasaingo Alkartasuna Lizeoan ikasten dugu. Gure afizioak idaztea, irakurtzea, kirola, musika eta dantza egitea dira. Egia esan, gauza asko egitea gustatzen zaigu. Gure bertsoa, indarkeria eta gizartearen inguruan egin dugu, gizartean ditugun arazoak ikustarazteko. Espero dugu gure bertsoa asko gustatzea! Mila esker!
MAIDER IRURETAGOIENA ALBISU eta ENARA CID SALSAMENDI

INDARKERIA GURE MUNDUAN

Gaia: Indarkeria gure munduan

 

Doinua: Ikusi nuenean

 

Bertsoa:

Generoak ezartzen

ditun baldintzekin 

eskubideak izan 

daitezela berdin.  

Eroso egoteko 

gu garenarekin 

besteei kasurik ez  

ta jarrai gurekin.

 

Ederki zaudetela

oso ondo jakin

zure buruari ez

inoiz ez huts egin.

Edozein modutara

eroso zurekin 

inoiz ez arduratu

zure buruakin.

 

Mutil futbolariak

daukaten dirukin

justuak izan eta

neskak ere berdin.

Neskak saiatzen dira 

mutilak bezain fin

baina diru guztia

mutilen etekin.

 

Batzuk esango dute

dantza da neskentzat 

dantza eta kirola 

gizartearentzat. 

Kirolak daude eginda

nahi duenarentzat

mundu anitz bat askoz

hobe da denontzat.

 

Pertsona txar mordoa 

dago hemen zehar

eraso zikin hauek

ez ditugu behar.

Beldurrik ez eduki

zuk ez egin dardar

lasai egon munduan 

ta babestu elkar.