E maila

Aiur Salegi Armendariz

E Maila Bertsoa aipamen saria
Ni Aiur naiz eta Beasainen bizi naiz. 10 urte ditut. Beasaingo Ikastolan ikasten dut LH5. mailan. Nire zaletasunak hauek dira. Kirola, musika eta marrazketa. Hemendik urte batzuetara medikua izan nahiko nuke.
Aiur Salegi Armendariz

Gerra

Doinua: Badira hiru aste



Putin eta Zelenskiren tropak     

dabiltza gerra betean,

Esan nahiko nieke mesedez

uzteko dena bakean.

Ez bidali misilak, tankeak                

haurrak izanda parean,

eta  guztia egiten dute

bakearen izenean.



Samina, beldurra,  heriotza

gerra zikinen emaitza,

negozio bat egiten dute

diruarekin, ze latza!

Pobreek beti ikusten dute

plater hutsean ekaitza, 

gerrak utzita albo batera

sortu bakearen giltza.