E maila

Aiora Urteaga Jauregi

E Maila Prosa aipamen saria
Nire izena Aiora Urteaga da, 2011ko urtarrilak hamaikan jaio nintzen, eta irakurtzea eta idaztea maite dut. Kirolak ere egiten ditut, atletismoan nire bigarren urtea izango da eta aurten saskibaloi talde batera joaten hasi naiz. Irakurtzea gustatzen zait, baina ez ditut liburuak bakarrik maite komikiak ere asko maite ditut. Nire komiki eta liburu gogokoenak :“One of us is lying” ,“Heartstopper”, “Five world's ”, “El mapa de los anhelos”, “La puerta de los tres cerrojos” eta “Zuhara itsasoaren deia” dira.
Aiora Urteaga Jauregi

Bi aukera

Kaixo! Maddi dut izena,  egia esan horixe da oraintxe bertan nitaz dakidan gauza bakarrenetakoa.

 

Nahiz eta gaur egun, 23 urte eduki, orain kontatuko dizuedana orain dela 6 urte gertatu zen, nik 17 urte nituela.

 

Egia esan, txikia zarela denak berdin dizu baina nerabezaroan sartzean, ezberdina bazara, bi aukera dituzu: 

 

Zaren bezalakoa izatea eta besteen iritziei ez kasu egitea edo, maskara moduko baten atzean  ezkutatzea eta puzle baten moduan beste batzuekin bat egitea.

 

Inoiz sentitu duzu zure iritzia ematen baduzu baztertua izango zarela? Ba niri horixe gertatzen zitzaidan nire lagunekin. Horregatik nerabezaroan sartzean nik, 2. aukera erabaki nuen.

 

Institutuko azken urtea zen eta aste-santuetatik bueltan geunden. Asteazkena zen eta ni eta nire lagunik onenak hizketan geunden matematikako maisuari buruz. Mutilak zituen gogoko! Egia esan denak azken astean horretaz ari ginen hizketan. Tristea zen, institutua utzi behar izan zuen ikasleen burlengatik, eta nire lagun taldea bazen horren errudun… Mahaietik kanpo begiratu nuen, erru sentimendua baztertzeko. Gure mahaiari begira zegoen lagun talde bati begiratu nion, lagun talde horretatik pertsona bakarra ezagutzen nuen; Laia, nire txikitako lagunik onena. Urteak ziren berarekin hitz egiten ez nuela, edo hobeto esanda, bi gauza ezberdin erabaki genituenetik.

 

Egun batzuk lehenago, liskarra eduki genuen patioan beraiekin matematikako maisuarengatik. Erru guztia guri bota ziguten eta egia esan ez da ez egia ez gezurra. Oraindik, buruan ditut Laiak esan zituen hitzak: “ez zaitut ezagutzen, Maddi”. Horiek dira azken aldian buruan ditudan hitz bakarrak. 

 

Nire pentsamentuetan murgildurik nengoela, txirrin ezagun bat entzun zen, patioa amaitu zen:

 - Ea zer moduz moldatzen zaren irakasle berriarekin! - Esan zuen Jonek

Nik begiak zuri jartzearekin erantzun nion, eta Jonek barre egin zuen.

Nik matematika nuen eta irakasle berria ezagutu behar nuen, ez nuen ilusio berezirik, ez zitzaizkidan matematikak gustatzen.

 - Agur – esan nuen nire motxila hartuz.

Besteek nik egindako berdina egin eta mahaietik altxatu ziren beraien motxilak hartuz.

 

Pasilotik oinez nebilela, txirrinak jo zuen, eta beti bezala, ni berandu.

Gelara sartzean arbelaren aurrean neska gazte bat ikusteak harritu egin ninduen.

 - Beti bezala berandu, e Maddi? – entzun nuen. Laia zen bere ohiko hizkerarekin. Erantzun egingo nion“irakasleak” ez balu hau esango:

 - Kaixo nire izena Amaia da, eta Berdindu elkartekoa naiz. Askok galderak edukiko dituzue. Zer da Berdindu? Zein da neska hau eta zergatik dago hemen? Baina lasai, poliki-poliki azalduko dizkizuet. Berdindu LGBTI pertsonekiko gorrotoari amaiera bat ematea, eta noski, LGBTI pertsonei babesa ematea helburu duen elkarte bat da. Zuen lehenengo matematikako irakasleari esandako eta egindako gauza ezberdinei buruz hitz egitera etorri naiz. Hasteko galdera bat, zergatik da txarra edo kaltegarria mutil bati mutilak gustatzea?- Esan zuen bizkarra irakaslearen mahaian jarriz.

Eta hori hasiera izan zen, inoiz baina arreta gehiago jarri nuen eta hitz bat geratu zitzaidan buruan, lesbiana hitza, (neska bati neskak gustatzea).

Hitz hori buruan nuela jarraitu nituen hurrengo asteak, pentsatuz erokeria bat zela eta segituan burutik aterako zitzaidala. Lagunek ere berdina pentsatzen zuten, ez zen harrritzekoa.

 

Asteak pasa, hilabeteak pasa, urteak pasa eta unibertsitateko nire azken hilabetean, azkenean onartu nuen, ez naiz  puzle bateko pieza bat, edo ez gutxienez puzle horretakoa eta pozik nengoen, eta oraindik ere hala nago.

 

Nahiz ez jakin sentitzen nuena, familiari eta lagunei esan nien: azkenean ez da antzezlan bat, nire bizia da, eta inori min egiten ez badiot, nahi dudana egiteko libre naiz.

23 urte beranduago, azkenean libre sentitzen naiz, azkenean ni neu sentitzen naiz, nahiz eta ez dakidan zein naizen.

 

Bi aukera… Baina zein da zurea?