E maila

EIDER RODRIGUEZ PARRA

E Maila Prosa aipamen saria
Eider naiz, hamar urteko beasaindarra. Murumendi eskola publikoan burutzen ditut lehen hezkuntzako ikasketak. Nire zaletasunak, besteak beste, igeri egitea, saskibaloian jolastea, dantzatzea eta abestea dira.
EIDER  RODRIGUEZ PARRA

UME GALDUAK

  Bazen behin 12-13 urteko neska-mutil lagun talde bat, txiki txikitatik asteburu gehienetan elkarrekin jolasean aritzeko gelditzen ziren. Batzuetan futbolean aritzen ziren, beste batzuetan mendi aldera joan eta txabolak egiten zituzten, ezkutaketan, korrikan … beti jolasean. Baina handitzen ari ziren eta beraien ohiturak aldatzen ari ziren, eta dibertigarria zena garai batean, ez zitzaien hain denborapasa polita iruditzen orain.

Udako opor egun goibel batean, plazako eskaileretan eserita zeuden, asper asper eginda, zer egin ez zekiten eta beraiek baino pare bat urte zaharragoak ziren lagun talde bat ikusi zuten. Orduan haiek espiatzea erabaki zuten. Arratsalde osoa haiei jarraika pasa zuten, ez zen oso jolas dibertigarria, baina mutil haundi haiengandik ezkutuan gordetzeak sortzen zuen urduritasunak denbora oso bizkor pasa zedin egin zuen.

Egunak joan, egunak etorri, denbora aurrera zihoan eta udako opor luzeak bukatzear zeuden. Urtero bezala, oporrei amaiera emateko, herriko gazteek sekulako festa ospatu behar zuten mendialdean zegoen parke batean, herritik gertu eta aldi berean urruti, han ez zuten inor molestatzen ezta inor beraiei zelatan ibiltzen ere.

Neska mutilak triste zeuden, oporrak amaitzear zeudelako, eta are tristeago, festara joateko baimenik ez zutelako. Orduan, plan bat bururatu zitzaien. Gauean, beraien gurasoak lotan zeudenean, ihes egitea erabaki zuten eta denak batera festara joatea. Batzuei ideia bikaina iruditu zitzaien, beste batzuei ordea ez zitzaien horrenbeste gustatu, baina denek, gaueko hamabietan herriko plazan elkartzea adostu zuten. Horretarako, afalondoan ohean sartu behar zuten, ahalik eta arropa dotoreena jantzita zutela, eskumuturreko ordularian alarma jarri eta adostutako ordua iristean beraien gurasoak esnatu gabe etxetik irten eta plazara joan behar zuten.

Udaletxeko ordulariaren kanpaiak gauerdia zela adierazten zuten momentuan, pixkanaka lagun guztiak elkartzen hasi ziren. Oso urduri baino aldi berean oso pozik zeuden eta talde osoa elkartu zenean mendiruntz abiatu ziren.

Erabat beldurtuta zeuden, izan ere pentsatzen zutena baino ilunago zegoen bidea eta beraien linternek ez zuten bidea nahikoa argitzen. Gaueko iluntasunak eta isiltasunak, bidea bildurgarriagoa bihurtu zuten, hasieran oso ausart ziruditenek ere, erabat beldurtuta zeuden.

Elkarri eskutik heldu eta aurrera jarraitu zuten, urruti bazen ere musika hotsa entzuten hasi ziren, eta horrek lasaitzen lagundu zien. Oso pozik zeuden, beraien helburua lortzear zeudelako, zer sorpresa zuten zain ordea ez zekiten.

Zuhaiztiaren beste aldean, festako argiak ikusten zituzten, musika hotsa entzuten zuten eta hura ikusita lagunak korrikan hasi ziren lehen bait lehen iristearren, baina bat batean, iluntasunaren erditik, goitik behera beltzez jantzitako lagun talde haundi bat azaldu zen, beraien aurpegiak ere estalita zeuden eta nortzuk ziren ez zekiten.

Umeak zer egin ez zekitela, berriro ere elkartu eta atzeruntz oinez hasi ziren. Erabat beldurtuta zeuden, garrasika hasi ziren, baino festako musika zela eta ez zien inork entzuten. Buelta erdia eman eta herriruntz korrikan ihes egin nahi zuten, baina orduan erabat inguraturik zeudela kontutaru ziren.

Akabo, ez zuten irtenbiderik. Ez zekiten zer egin, erabat beldurtuta zeuden, geroz eta ozenago garrasi egiten zuten laguntza eske, negarrez, erabat desesperatuta. Gaizkile taldea gainean zuten, ezin zuten ia mugitu ere egin, begiak itxi eta zer egingo zieten zurbil zurbil zain zeudela, bat batean, maltzur guztiek txanoa kendu eta:

  • SORPRESA!!! - oihukatu zuten denek batera.

Poliki poliki begiak zabaldu eta gaizkileak omen ziren haiek, beraien gurasoak zirela ikusi zuten. Oraindik ere ezin zuten gertatzen ari zena sinistu.

Nola ote zen posible? Nondik nora harrapatu ote zituzten? Gurasoek ez zieten erantzunik eman. Errieta txikia jaso zuten ezkutuan eta iheska ibiltzeagatik, baina festa eguna zenez, denak elkarrekin dantzaldira joan ziren.

Handik aurrera, gurasoei gezurrik ez esatea hobea zela ikasi zuten, magia eginda edo super-botereak erabiliz, azkenean gurasoek gauza guztien berri jakitea lortzen dutelako.

Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Beasaingo plazan.