B maila

AMETS IRASTORZA EZKIAGA

B Maila Bertsoa 2. saria
Kaixo guztiei! Amets Irastorza Ezkiaga naiz eta La Salle ikastetxean ikasten dut. Niretzat urte berezia izango da hau ziur, besteak beste, betidanik ezagutu dudan ikastetxean egingo dudan azken ikasturtea baita aurtengo hau. 4. DBH. Gezurra dirudi! Denbora azkar pasatzen da gero! Gogoko tokian aldaparik ez! Niri behintzat, lagunekin eta saskibaloia jokatzen erraz pasatzen zaizkit orduak. Idaztea ere gustuko dut. Lerro hauen bidez urte hauetan guztietan nire ikasle ibilbidean lagundu didaten guztiei eskerrak helarazi nahi nizkieke, eta etxekoei nola ez, agur bero bat! Ea ba aurten idatzitako ipuin hau zuek ere gustukoa duzuen!
AMETS IRASTORZA EZKIAGA

HEMEN NAUZU, LAGUNA!

HEMEN NAUZU, LAGUNA!

Lagun arteko tirabiratan
sustatzen da nahasmena.
gezurra erein, beldurra hauspotu
sortaraziz eromena.
Alde batera gelditu nahi ta
izango naiz ahulena?
Bertso hauetan josi nahi nuke
laguntasun aitorpena.
Gure bizitzan une askotan
bilatzen dugu argia.
Batzutan ongi, bestetan oker
moldatu arte iritzia.
Ez da erreza, gaur egun behintzat,
azaleratzen egia!
Nola asmatu nork dun arrazoi?
Norena da ba aitzakia?
Askotan gezurra ta zikina
dira mundu honen jabe.
Alde batera utzi nahi eta
ezin bizi hori gabe.
Oldartzen dena bihurtzen al da
mundu honetan garaile?
Elkar muturtuz, elkar gorrotoz,
denak bihurtuz galtzaile.
Esanagatik libre garela
bihurtzen gara menpeko.
Ez gara etorri mundu hontara
umekeriak eitteko!
Errespetatuz, elkar maitatuz

egunero ikasteko!
Zurrumurruak direla eta
nik etzaittut aldenduko.
Esan duela, ikusi omen du…
dena mantenduz airean.
Sare sozialen kontuak ere
jartzen gaitu ilunpean.
Esan beharreko hitz guztiak
esan ditzagun kalean
Aurrez aurreko hitzen indarra
garai bateko legean.
Nire lagunak alboratzeko?
ez ninduten hala hezi!
Entzun nahi duenak, entzun dezala,
laguntzeko prest nago ni!
Zer egin esan beharrik ez dut.
Zuzena zer den badakit.
Denon artean lortuko dugu!
Elkartu nirekin arin!


Doinua: Pello Joxepe