B maila

AMETS IRASTORZA EZKIAGA

B Maila Olerkia 1. saria
Kaixo guztiei! Amets Irastorza Ezkiaga naiz eta La Salle ikastetxean ikasten dut. Niretzat urte berezia izango da hau ziur, besteak beste, betidanik ezagutu dudan ikastetxean egingo dudan azken ikasturtea baita aurtengo hau. 4. DBH. Gezurra dirudi! Denbora azkar pasatzen da gero! Gogoko tokian aldaparik ez! Niri behintzat, lagunekin eta saskibaloia jokatzen erraz pasatzen zaizkit orduak. Idaztea ere gustuko dut. Lerro hauen bidez urte hauetan guztietan nire ikasle ibilbidean lagundu didaten guztiei eskerrak helarazi nahi nizkieke, eta etxekoei nola ez, agur bero bat! Ea ba aurten idatzitako ipuin hau zuek ere gustukoa duzuen!
AMETS IRASTORZA EZKIAGA

BELLUM/DUELUM

BELLUM/DUELUM

Non dago zure amildegia?
Non galdutako irriak?
Non emandako musu ameslariak?
Goizak argitu du.
Neguko baporetan,
izotzak bihotza
kurkurtu digu.
Zendu dira asmo onak.
Miseria ikustean,
ezikusia egiten du
gure gomutak.
Zergatik ez dugu sentitzen euren mina?
Zergatik galdu enpatia?
Zergatik ez entzun euren deia?
Gerra loratu da Europan.
Errautsez betetzean,
mina nagusitu da
errugabeen begietan.
Inork ez du egia.
Boterea nagusitzean,
galtzailea beti ohi da
menperatua den herria.
Eztanda, suntsiketa, miseria…
Noiz hilko ote da gorrotoaren basapiztia?