B maila

Kimetz Furundarena Agirre

B Maila Bertsoa 1. saria
Sortzez aramarra, baina azken zortzi urteak Beasainen daramatzat bizitzen. 14 urte ditut eta DBHko 3. mailan nabil Beasaingo Andramendi Ikastolan. Nire zaletasunak kirola, hizkuntzarekin lotutako jolasetan jardutea, bideo-jokoetan lagunartean aritzea eta irakurtzea dira.
Kimetz  Furundarena Agirre

Euskara

Doinua: Norteko ferrokarrila



Altxor bat jaso dugu etxean

milaka urte duena,

belaunaldiz belaunaldi eta

ahoz aho pasa dena,

gure hizkuntza guretzat zer den

da benetan nabarmena:

Euskal Herriak euskaragatik

du izana ta izena.



Pixka bat begiratzen badiet

inguruko gurasoei

euskaraz ari den bakoitzeko

erdaraz ari dira sei,

askok euskaraz egiten die

soilik haur eta txakurrei,

zuek egiten ez duzuenik

ez exijitu besteei!



Gazteok ere badugu lana

euskararen alorrean,

parrandan, kirolean, ligatzen,

kuxkuxean, jendartean,

ohitura galdu da egiteko

gure hizkuntza zaharrean

oso euskaldun ezin da izan

gaztelera jatorrean.




Telebistan entretenitzeko

euskaraz aukera gutxi

nahiz baden aktore, gidoilari,

eta hainbat harribitxi

zuzendaritzak hitzak ederrak,

ta gero ateak itxi,

gustura egingo nizkieke

masailean bi imurtxi.



Youtuber, tik-toker, influencer

modan sare sozialak,

mundu handia txiki egin du

Internet sare zabalak

hizkuntza batzuk txikiak dira

ta handiak arrakalak,

euskararekin izan gaitezke

euskal internazionalak.



Azaroan etorri zitzaigun

“sorioneku” berria:

Irulegin agertu zaigula

eskutxo zoragarria.

etorkizuna erreka bada,

ta iragana iturria

agian hasi gintezke sortzen

guk nahi genukeen herria.